Ekuatore Ginea
- Artikulu hau Afrika erdialdeko estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ginea (argipena).
| Ekuatore Gineako Errepublika República de Guinea Ecuatorial République de Guinée Équatoriale |
|||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|||||||
| Goiburu nazionala: Batasuna, Bakea, Justizia (Unidad, Paz, Justicia) |
|||||||
|
|||||||
| Hiriburua (eta hiri handiena) |
Malabo | ||||||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Gaztelania, frantsesa | ||||||
| Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Errepublika Teodoro Obiang Nguema Ignacio Milam Tang |
||||||
| Independentzia Aldarrikatua |
1968ko urriaren 12a (Espainiarekiko) | ||||||
| Eremua
• Guztira
• Ura |
28.051 km² (145.) % hutsala |
||||||
| Biztanleria
• Zenbatespena (2001)
• Dentsitatea Herritarra |
1.014.999 (159.) 18,65 biztanle/km² (187.) ekuatoreginear |
||||||
| Dirua | CFA libera (XAF) |
||||||
| Ordu eremua | WAT (UTC +1) | ||||||
| Interneteko domeinua | .gq | ||||||
| Telefono aurrezenbakia | +240 |
||||||
Ekuatore Ginea (ofizialki gaztelaniaz República de Guinea Ecuatorial, frantsesez République de la Guinée Équatoriale eta portugesez República da Guiné Equatorial) Afrikako erdialdean dagoen herrialdea da. Mugakideak hauexek ditu: Kamerun iparraldean, Gabon hego eta ekialdean, Ozeano Atlantikoa mendebaldean eta Sao Tome eta Principe uharteak hego-mendebaldean. Diru ofiziala CFA libera da.
Hiriburua eta hiri nagusia Malabo da (90.000 bat biztanle). Bigarren hiri handiena Bata da (70.000 biztanle inguru).
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Ekuatore Ginea Afrika erdialdeko mendebaldean kokatua dago. Bioko uharteak Kamerundik 40 bat kilometrora daude. Annobón uharteak 595 kilometro hego-mendebaldera daude Bioko uhartetik. Rio Muni kontinentean bertan dagoen eskualdea da, Kamerun eta Gabonen artean. Kontinenteko eskualdetik hurbil hainbat uharte daude, hala nola, Corisco, Elobey Grande, Elobey Chico eta beste uhartetxo.
Izenean agertu arren, Ekuatore Gineako lurraldeak ez daude Ekuatore lerroan.
[aldatu] Historia
Fernando Poo esploratzaile portugaldarra Bioko uhartera iritsi zen 1471n, eta "Flor Formosa" izena eman zioten. Uharte hau eta Annobon Portugalen menpe egon ziren 1778 arte, urte horretan Espainiako agintarien eskuetara igaro zen. Manuel Iradier gasteiztarrak 1875 eta 1884an espedizio bana egin zuen kontinenteko lurraldeetan (Mbini).
1926 eta 1959 bitartean herrialdeak "Espainiar Ginea" izena hartu zuen.
1968ko urriaren 12an independentzia lortu zuen eta Ekuatore Gineako Errepublika izena hartu.
1970etik 1979ra arte Francisco Macías Nguema diktadoreak agindu zuen Ginean. Urte hartan haren loba Teodoro Obiang Nguemak hartu zuen boterea bortizki eta gaur egun arte bere diktadurari eusten dio.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Ekuatore Ginea 7 probintziatan banatuta dago (hiriburuak parentesi artean):
- Annobon (San Antonio de Pale)
- Iparraldeko Bioko (Malabo)
- Hegoaldeko Bioko (Luba)
- Erdi-Hegoaldea (Evinayong)
- Kie-Ntem (Ebebiyin)
- Kostaldea (Bata)
- Wele-Nzas (Mongomo)
[aldatu] Hizkuntzak
Mintzaira ofizialak gaztelania, frantsesa eta portugesa dira. Beste hizkuntza hauek ere egiten dituzte ginearrek, legez "izaera nazionalaren partetzat" jotzen direnak: Fang, bubi, annobonera, combe eta Pidgin English.
Biztanle gehienek gaztelania hitz egiten dute, bertako hizkuntza batekin batera, Malabo inguruetan batez ere. Frantsesa 1998an bihurtu zuten Ekuatore Gineako hizkuntza ofizialetako bat, herrialdea Afrika Erdiko Komunitate Ekonomiko eta Monetarioko kide bihurtzerakoan.
Portugesa 2007ko uztailetik da ofiziala Ekuatore Ginean, herrialdea Lusofoniako kide bihurtzeko xedez[1].
[aldatu] Kultura
[aldatu] Jaiegunak
| Data | |
|---|---|
| Urtarrilak 1 | Urteberri |
| Maiatzak 1 | Lanaren Eguna |
| Ekainak 5 | Errepublikako Presidentearen Jaioteguna |
| Abuztuak 3 | Askatasun Kolpearen Eguna |
| Abuztuak 15 | Konstituzio Eguna |
| Urriak 12 | Independentzia Eguna |
| Abenduak 8 | Andre Mariaren Sortze Garbia |
| Abenduak 10 | Giza Eskubideen Eguna |
| Abenduak 25 | Eguberri |
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Obiang convierte al portugués en tercer idioma oficial para entrar en la Comunidad lusófona de Naciones, Guinea-ecuatorial.net, 2007ko uztailaren 13a
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Ekuatore Gineako Gobernuaren webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Erbesteko Gobernuaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Bubi kulturari buruzko webgunea
|
|||||||||||||||||||||||