Hacker

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zinema komertzialak eta zenbait komunikabidek hackerraren irudi arketipikoa, freakia, nerdoa, zabaldu egin dute. Argazkian, Al Sheedakim izeneko hacker bat bere etxeko gelan.

Hacker ordenagailuen hainbat motatako adituak definitzeko erabiltzen den terminoa da. Dena dela, izendapena informatikarekiko interes zehatz bat (eta jaiotzetiko gaitasuna) duten pertsonei zabaldu ohi zaie.

Bi definizio izan ditzake, bata positiboa eta bestea negatiboa. Erabilpen orokorrean eta komunikabideetan, gehinetan, hackerrak ordenagailuetara sartzen diren pertsona arrotz eta kriminalekin erlazionatzen dira. Informatika alorrean, ordea, programatzaile edo teknikari trebea definitzeko erabiltzen da. Linus Torvalds edo Richard Stallman, esaterako, hacker bikainak izan direla esan ohi da, beti ere hitzaren adiera positiboan.

Askotan ere cracker hitzarekin nahastu izan da. Baina cracker-rek ordenagailuetan sartu ondoren birusak sartu, kreditu txartel zenbakiak ostu, datu pertsonalak ebatsi, programen seguritate sistemak saihestu eta beste zenbait helburu maltzur izaten dituzte, eta hackerrek, ordea, sisteman sartu eta ikasi besterik ez dute nahi izaten, baina delituak gauzatzeko asmorik gabe.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hacker Aldatu lotura Wikidatan