Nerd

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Richard Ayoade aktorea. IT Crowd telesaileko protagonistetako bat (Telesail horietako protagonistei nerd etiketa jarri ahal zitzaien).

Euskarara mailegaturiko nazioarteko hitza da nerd. Nerdo euskal aldaera ere erabili izan da[1]. Giza arketipo bat izendatzeko erabiltzen da. Nerd hitza izen eta adjektibo bezala erabiltzen da euskaraz pertsona mota bati erreferentzia egiteko.

Nerd etiketa merezi izateko, pertsona batek zaletasun intelektual bereziak agertu beharko lituzke. Zientziak, kosmologia esate baterako; matematika, teknologia, hizkuntzalaritza... Nerdek, batez ere ordenagailuekin adituak izaten dira gehienetan eta oso arituak izaten dira beti.

Nerd etiketa pertsona batzuei zirikatzeko erabiltzen da baina pertsona batzuek bere buruari egozten diote nerd etiketa, bere buruaz irri egiteko asmoz, gehienetan.

Nerd etiketa, euskaraz, batez ere testuinguru umoretsuan erabiltzen da. Testuinguru honetan, nerdek zaletasun eta dohain intelektual oso aurreratuak izaten dituzte alde batetik baina, beste aldetik, gizarte-harremanetarako gaitasun oso eskasa. Nerden arketipo umoretsuetan, nerdek ez dute bere itxura fisikoa bere gizarteko joera nagusietara batere moldatzen eta harreman afektiboak lortzeko zailtasun handiak dituzte. Arketipo umoretsuetan, nerdek harreman fisikoak lortzeko ezintasun osoa duten pertsonak dira. Nerdek haiek bezalako beste nerden lagun taldeetan bakarrik izaten dituzte giza harremanak eta egiten dituzten txisteak eta dauzkaten kultura-erreferentziekin talde horietatik kanpo ez dute inolako gizarte-arrakastarik izango.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.