Hakuna Music Group

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hakuna Music Group
Datuak
JatorriaMadril
Musika motaChristian alternative rock (en) Itzuli eta pop rock
behakuna.com…

Hakuna Music Group (Ez dago musika taldea) kristauen musika talde ezaguna da. 2020 arte Opus Deiko partaidea izan zen José Pedro Manglanok sortu zuen eta arrakasta itzela lortu du batez ere sare sozialetan eragindako promozioei esker.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Opus Deiko partaidea izan zen José Pedro Manglanok sortu zuen 2013an. Taldea Manglano eta 15 bat gaztek 2013an Rio de Janeiron ospatu zen Gazteen Munduko Eguna egindako bidaia batetik sortu zen. Bidaia Madrilgo Aravacako San Jose María Escrivá de Balaguer elizak antolatu zuen. Taldearen izena swahili hizkuntzatik dator; Opus Dei beti lotura berezia izan du hasieratik Kenya herrialdearekin. Katolizismo barruan Hakuna Fundazioa sortu dute.[1] 2022an Madrilgo Vista Alegren 8.000 gazteen aurrean kontzertua eman zuten. Taldearen abestiek Spotify webgunean miloika erreproduzioak lortu dituzte.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiak pop-rock estilokoak badira, hitzak katolizismo tradizionalekin lotutako kontzeptuak adierazten ditu (eukaristia, sakramentuaak, errukia) nahiz eta batzutan ere Frantzizko aita santuaren ideiak jaso. Nolabait, Estatu Batuetako Rock kristauaren tradizioan kokatzen da. Taldean gizon-emakumeak daude baina normalean ez dira nahasten. Neskak batez ere ahotsak dira eta musika tresnak gizonen eskuetan daude. Eukaristia gurtzea taldearen leiv motiv bat da. Taldeak askotan erlijio-topaketak egiten ditu.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain arte bost album argitaratu dituzte:[2]

  • Libertad
  • Pasión
  • Mi pobre loco
  • Sencillamente
  • Qaos

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]