Opus Dei

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Opus Deiren egoitza nagusia Erroman

Opus Dei, edo formalki Gurutze Santu eta Opus Deiko Prelatutza, norberaren bizitza arruntak santutasunera eramaten duela azpimarratzen duen Eliza Katoliko erakundea da. Opus Dei latinez Jainkoaren Obra da, eta, batzuetan, Obra edo Opus, besterik gabe, deitzen zaio.

Opus Dei Jose Maria Escriva de Balaguer apaiza katolikoak fundatu zuen 1928ko urriaren 2an. Azken onespena Pio XII.ak eman zien 1950ean. Joan Paulo II.ak 1982an prelatura pertsonala bihurtzean, apezpikuen autoritatetik kanpo geratu ziren Opus Deiko kideak. Eliza Katolikoan barnan horrelako egoera duen lehen, eta orain arte, erakunde bakarra da Opus Dei. 2002an, Josemaria Escriva santu izendatu zuen Joan Paulo II.ak.

Kide motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Opus Deik guztira zenbat partaide dituen zehaztea zaila da oso, normalean kidetasun hori ezagutarazten ez dutelako. Kide gehienak supernumerarioak dira, ohikoenak lanbide askeko gizon eta emakume ezkonduak dira. Eguneroko otoitzez gain, bileretara eta hainbat ekitalditara, erretiroetara esaterako, joaten dira. Lanaren eta familiaren eginkizunak direla eta, ez dira beste kide motak bezain baliogarriak suertatzen erakunderako, baina normalean diru edo beste mota bateko laguntzak ematen dituzte, norberaren egoeraren arabera.

Numerarioak kide ezkongabeak dira, normalean Opus Deik kudeatutako etxeetan bizi direnak. Bai gizonezkoak bai emakumezkoak izan daitezke numerarioak, baina etxeak zorrozki bananduta daude sexuen artean. Numerarioek soldata osoa ematen diote erakundeari. Trukean, erakundeak gutxiengo beharrezko guztia ematen die.

Numerario urgazleak emakumezko kide ezkongabeak dira. Etxe berezietan bizi dira, eta ez daukate kanpoko lanik. Euren eginkizuna Opus Deiko etxeetako eguneroko beharraz arduratzea da.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Opus Deik kritika ugari jasan ditu, batez ere Eliza Katolikotik bertatik, hain zuzen Opus Deiko kide horien eta euren familien artean, edo Askapenaren Teologiaren aldekoen partetik. Leporatzen zaiona sekta gisa jokatzea da: Ezkutuan eta kontrol handiarekin.

Hau da, kideek ezin dute bere partaidetza publikoki ezagutarazi, nagusi baten baimena izan ezean, 1950eko konstituzioaren aginduz. Horrek espekulazio itzela ekarri du kidea nor izango den edo nor ez. Gainera, nagusiek eguneroko bizitzaren alderdi guztiak kontrolatzen dizkietala (posta, aisialdia, sexu-harremanak) ere egotzi zaio. Ez da ahaztu behar numerarioek diru guztia erakundearen esku uzten dutela.

Partaide berriak biltzeko orduan ere, jarduera maltzurra eta oldarkorra erabiltzea kritikatzen zaio. Batzuetan numerarioei eskatzen zaie haien lagunen artean ahalezko kide berria nor izan litekeen esan dezatela. Ahalezko partaide berri horiek laudorio eta bileretara joateko gonbidapen asko jasotzen dituzte.

Josemaria Escrivak berak ere kritika andana jasotzen ditu. Alde batetik Francisco Franco eta Augusto Pinocheten gobernuak babestu izana leporatzen zitzaion. Bere izaera atzerakoia ere kritikatzen da. Beste alde batetik, hain azkar santu bihurtzeak (gogora dezagun 1975ean hil arren 2002rako santu izendatu zutela) era guztietako susmoak eta zurrumurruak piztu zituen.

Eliza Katolikoan dagoen barneko papera ere eztabaidagarria da, prelatura pertsonalaren egoerak independentzia gehiegi ematen dielako. Praktikan elizan barneko eliza dela argudiatzen dute. Gainera, Opus Deiren eragina Elizaren barnean luzeegia da askoren begietan.

Artikulu honetan dogmatismoa beteta dago eta ikuspuntu oso subjektiboa da; ez da akademikoa nahikoa wikipedia izango da. Suspecting horrela izango litzateke, kopiatu of google itzultzaileak nahi, ez dudalako hizkuntza. Ez nintzen harritu zer aurkitu dut aurkitu, eta kalterik egin azkenean, arrazoia izan nuen. Hau zer are beste hizkuntzen bertsioetan esaten dute ezeztatzen duten gezurrak, eta zer inor erantzungo zenuke gelditu bada Nafarroako Unibertsitateko by duzu betea.

Norbaitek aldatzea espero dut eta, egia esan, ez ​​dago askoz gisa honetan erakundearen aurka jo

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Opus Dei Aldatu lotura Wikidatan