Hallstatt (herria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hallstatt

Hallstatt (herria)
bandera

armarria

Estatua AustriaAustria
Koordenatuak

47°23′N 13°38′E / 47.383°N 13.633°E / 47.383; 13.633Koordenatuak: 47°23′N 13°38′E / 47.383°N 13.633°E / 47.383; 13.633

Hallstatt (herria) non dagoen adierazten duen Austria-ko/-go/-eko mapa
Hallstatt (herria)
Eremua 59,8 km²
Garaiera 511 m
Biztanleria 815 bizt. (2011)
Dentsitatea 13,63 bizt./km²

Hallstatt Austriako udalerri bat da, Austria Garaian, Salzkammergut barrutikoa. Hallstätter See lakuaren ertzean dago. Inguruetan gatz-meatzeak daude.

Herriak izena eman dio Hallstatt kultura deritzon Goi Brontze Aroko zein Burdin Aroko kultura arkeologikoari, bertan aurkitutako aztarnategiarengatik.

1997. urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Hallstatt.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendera arte herrira heltzeko modu bakarra ontziz edo mendi-bidezidor estuen bidez zen. Lakuaren eta mendien artean lur gutxi dago, eta herriguneak hartzen zuen toki hori; beraz, etxeen eta lakuaren arteko lotunea pasagune garai baten bitartez egiten zen. Herrirako lehenengo bide nagusia 1890. urtean eraiki zuten, mendebaldetik haitzak zulatuta.

Lekuaren kokagunea 'isolatua' izan arren, giza asentamenduak antzina hasi ziren inguruan, gatz-meatzeengatik. Aztarna zaharrenak K. a. 5000. urte ingurukoak dira, eta historiaurreko hilerria aurkitu zuten, besteak beste.

Edozein modutan ere, ez dago erromatarren sasoiko aztarna bereziki aipatzekorik, ezta Erdi Aroko hasierakorik ere. 1311. urtean merkataritza-gune bihurtu zen, nolanahi ere, zuen indar ekonomikoari eutsiz.

Gaur egun, gatz-meatzeak lantzeaz gain, turismoa da hiriko jarduera ekonomiko nagusietarikoa.

Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gatz-Meatzea (Salzwelten Hallstatt): diotenez, munduko meategi zaharrena da, 7.000 urtez ustiatzen dihardutena. Barruan museo bat dago eraikita.
  • Plaza Nagusia (Markplatz).
  • Parrokia, Eliza Katolikoa (Pfarrkirche): XII. mendean eraikitzen hasitakoa, XVI.ean amaitu zuten, eta 2002an zaharberritu dute.
  • Kalvarienberg Eliza, 1711koa.
  • Eliza Protestantea, 1863. urtekoa, estilo neogotikokoa.
  • Hezurtokia (Hallstätter Beinhaus): 1.200 garezur inguru, apainduta.
  • Aztarnategi arkeologikoak: Hallstatt Kulturaren aztarnak, gaur egunera arteko objektuekin batera.
  • Rudolf Dorrea, XIII. mendean eraikitako gotorlekua.
  • Hallstätter See Lakua: Danubiora doazen Traun ibaiaren urak.
  • Waldbachstrub Ur-jauziak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hallstatt (herria) Aldatu lotura Wikidatan