Hallstatt kultura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zelten hedapena K. a. 800-400 bitartean.

Hallstatt kultura Goi Brontze Aroko zein Burdin Aroko kultura arkeologikoa da, Erdi Europan nagusia izan zena. Izena Hallstatt Austriako hiriko aztarnategiarengatik hartu zuen. Zelten aurrekaritzat jotzen da.

Hallstatt kulturaren data orokorrak K. a. 1200-K. a. 500 dira. Arkeologoek, berriz, lau fasetan sailkatzen dute: Hallstatt A eta B Goi Brontze Arokoak dira, K. a. 1200dik K. a. 800 arte. Hallstatt C (K. a. 800-K. a. 600) garaian Burdin Aroaren agerpena da, eta brontzezko zein burdinezko ezpatak agertzen dira batera. Hallstatt D (K. a. 600-K. a. 500) garaian burdinezko zein keramikazko tresnerian aldaketa batzuk somatzen dira.

Salerosketak eragiten dituen mugimenduek Hallstatt kulturako tresneria mendebaldera hedatu zuen, Iberiar penintsulara, Britainia Handira eta Irlandara hain zuzen ere. Batzuetan, hedapen hau herri zelten migrazioekin lotzen da.


Aurrekoa
Kutxa Zelaien Kultura
Europa erdialdeko kulturak
K. a. VIII. mendea-K. a. V. mendea
Ondorengoa
La Tène kultura