Hamarren berredurak (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Powers of Ten
Datuak
Jatorrizko izenburua Powers of Ten
Urtea 1977
Generoa Dokumentala
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 9 minutu
Zuzendaria
Charles and Ray Eames
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Webgunea
Powersof10/

Hamarren berredurak (ingelesez jatorrian Powers of ten) Ray Eamesk eta haren senar Charles Eamesk idatzi eta zuzendutako dokumental laburra da. 1968an egin zuten baina 1977ra arte ez zuten argitaratu. Unibertsoaren eskala erlatiboa hamarren berretura ezberdinetan agertzen du: 0,01, 0,1, 1, 10, 100, 1000... distantzietatik, alegia. Filma 1957. urtean Cosmic Ver izenarekin Kees Boekek idatzitako liburuaren egokitzapena da.

1987an argitaratu zuen Elhuyarrek euskaraz, Hamarren berredurak izenburuarekin (gaur egun, «berreturak» idatzi behar da, Hiztegi Batuan hala arautu baita).

1988. urtean, Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegiko Filmen Erregistro Nazionalean gordea izateko aukeratu zuten, «kulturaren, historiaren edo estetikaren aldetik garrantzitsua» dela jo zutelako.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]