Hanhimaa

Koordenatuak: 67°55′35″N 25°02′44.71″E / 67.92639°N 25.0457528°E / 67.92639; 25.0457528
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hanhimaa
Kittilä
Hanhimaako mapa Finlandian
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
{{{eskualdea}}}
{{{barrutia}}}
Biztanleria ~ 60
Koordenatuak 67°55′35″N 25°02′44.71″E / 67.92639°N 25.0457528°E / 67.92639; 25.0457528

Hanhimaa Finlandiako Kittilä udalerriko herrixka bat da. Erdigunetik iparraldera dago, Inaritik Köngas herrixkara doan bidean. Udalerria inguru zingiratsu eta paduratsuen artean dago, Pulju eremu basatitik nahiko hurbil. Ez da Kittiläko herrixka handienetako bat, baina gutxi gorabehera, 60 bat biztanle dauzka. Jarduera nagusiak basogintza eta elur-orein abeltzaintza dira [1].

Herrixkan hogeita hamar bat egurrezko etxalde daude, 1900eko hamarkadan eraikiak eta balio arkitektoniko handia dutenak; bertako sauna ospetsua aldiz, 1920. urtean eraikia izan zen [2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]