Hannover 96

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hannover 96
Ezizena(k) Die Roten (Gorriak)
Sorrera 1896
Futbol zelaia AWD-Arena
(edukiera: 49.000 lagun)
Presidentea Alemania Martin Kind
Entrenatzailea Alemania Mirko Slomka
Liga Bundesliga
2013-14 Bundesliga, 10.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Hannover 96 (izen osoa Hannoverscher Sportverein von 1896) Alemaniako futbol taldea da, Hannover hirikoa, 1896an sortu eta bi liga eta kopa bat irabazi dituena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hannover 96 1896an sortu zen Hannoverscher Fußball-Club 1896 izenarekin. Hasiera batean atletismoan eta errugbian aritu zen baina 1899an futbola hartu zuen bere baitan. Hasierako urte haietan hiriko beste bi klubekin (Germania 1902 Hannover-ekin 1902an eta Ballverein 1898 Hannovera-ekin 1913an) bat egin zuten gaur egungo taldea sortzeko.

Lehenengo garaipen handia 1938an lortu zuten, Alemaniako txapelketa irabaziz garai hartan dominatzaile argia zen FC Schalke 04 finalean gainditzean. Partidan hirunako emaitza lortu zuten eta desberdintzeko partidan 4-3 irabazi zuen Hannover 96-k.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren taldeak garai zailak bizi izan zituen baina berriz aurrera egin eta 1954ean bigarren liga eskuratu zuten, aurreko urteko txapeldunak izandako Kaiserslautern 5 eta 1 gaindituz. Urte hortan bertan Suitzako Munduko Txapelketa irabazi zuen Alemaniako selekzioan Hannoverreko hainbat jokalari aritu ziren. Ordutik aurrera ordea bigarren mailan gehiago aritu izan dira lehenengo mailan baino.

1992an orain arteko Alemaniako Kopa bakarra eskuratu zuen Bundesligako hainbat talde kanporatu ondoren. Bigarren mailan zebilen lehenengo taldea izan zen Kopa irabazten zuena. 1996 eta 1998 artean eskualde mailako ligan aritu zen, inoiz izan den baxuen, baina 202an berriro Bundesligako lehen mailara igotzea lortu zuen. 2010-11 denboraldian 4. postuan amaitzea lortu zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hannover 96 Aldatu lotura Wikidatan


2013-14ko Alemaniako Bundesliga Flag of Germany.svg
Augsburg | Bayer Leverkusen | Bayern Munich | Borussia Dortmund | Borussia Mönchengladbach | Eintracht Braunschweig | Eintracht Frankfurt | Freiburg | Hamburger | Hannover | Hertha Berlin | Hoffenheim | Mainz | Nuremberg | Schalke | Stuttgart | Werder Bremen | Wolfsburg