Hapax

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hapax (edo "hapax legomenon") hizkuntzalaritzan eta lexikografian erabiltzen den terminoa da, greko klasikotik datorrena: 'απαξ (λεγόμενον), hapax (legomenon), "behin baino ez (zen esan)".

Hizkuntza hil edo klasikoei bagagozkie, hapax-a corpus batean behin baino agertzen ez den hitz, hitz-forma edo adierazpidea da. Askotan, hapax-a idazkera akatsa baino ez da. Gutxitan agertzen diren hitzek ere izen bereziak dituzte: dis legomenon (birritan), tris legomenon (hirutan), eta tetrakis legomenon (lautan). Bost bider agertuz gero aipamen zenbaki nahikotzat jotzen da hitza lexiko "normalean" kokatzeko.

Hapax adibideak:

  • nortelrye ("hezkuntza"), Erdi Aroko Chaucer ingeles poetaren testu batean.
  • αυτογυος (autoguos), Hesiodoren lan batean: esanahia ez da argia, baina "goldea" proposatu izan da.
  • errexal ("arbola"), Landuccioren euskara hiztegian Gasteiz inguruko hizkera islatzen duena.

Ikerketa klasiko eta biblikoetan oso garrantzitsua da hapaxak aurkitzea, testu baten egiletza onartzeko edo errefusatzeko.

Hizkuntza bizietan, hapaxa esan dakioke inork gehiago erabiltzen ez duen egile baten neologismoari.