Harry Potter eta Azkabango presoa (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:03, 23 urtarrila 2016

Harry Potter eta Azkabango presoa (ingelesez Harry Potter and the Prisoner of Azkaban) 2004ko Alfonso Cuarón mexikar zinema zuzendariak zuzendutako fantasiazko filma bat da. J. K. Rowling idazlearen Harry Potter eta Azkabango presoa eleberrian oinarritua dago. Daniel Radcliffe, Rupert Grint, Emma Watson, Alan Rickman, Gary Oldman, David Thewlis, Emma Thompson, Michael Gambon eta Maggie Smith aktoreek antzeztu zuten.

Oscar Sarietarako bi izendapn jaso zituen: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (John Williams) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (Roger Guyett, Tim Burke, John Richardson eta William George).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Harry Potter (Daniel Radcliffe) eta bere adiskideak (Rupert Grint eta Emma Watson) Hogwarts ikastetxean hirugarren ikasturtea hasi bezain azkar misterio batkin topo egingo dute: Azkaban aztientzako espetxetik Sirius Black (Gary Oldman) presoak ihes egin berri du, Lord Voldemorten kide arriskutsua, eta Harry Potteretaz mendekatzeko asmoa du. Azti ikazle gaztetxoak ein handi batean Sirius espetxeratu zezaten lagundu baitzuen, hortaz Harryk beldur izateko sobera arrazoi badu.

Aktoreak

Ikus gainera

Kanpo loturak