Harry Potter eta Herioaren erlikiak - 1. zatia

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:03, 23 urtarrila 2016

Harry Potter eta Herioaren erlikiak - 1. zatia (ingelesez Harry Potter and the Deathly Hallows – Part 1) 2010eko David Yates ingeles zinema zuzendariak zuzendutako fantasiazko filma bat da. J. K. Rowling idazlearen Harry Potter eta Herioaren erlikiak eleberrian oinarritua dago, berez eleberri bakarra izan arren, honako honetan bi filme edo zatitan banatu zen, bata filma hau eta bestea Harry Potter eta Herioaren erlikiak - 2. zatia izeneko jarraipena. Bai eleberriak nahiz bi film zati hauek Harry Potterri buruzko eleberri eta film sailaren amaiera izan ziren.

Daniel Radcliffe, Rupert Grint, Emma Watson, Ralph Fiennes, Michael Gambon, Alan Rickman, Robbie Coltrane, Helena Bonham Carter, Tom Felton, Jason Isaacs, Evanna Lynch, David Thewlis, Brendan Gleeson, Julie Walters eta Bill Nighy aktoreek antzeztu zuten.

Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Stuart Craig eta Stephenie McMillan) eta Efektu berezi onenen Oscar Sariaren (Tim Burke, John Richardson, Christian Manz eta Nicolas Aithadi) izendapenak jaso zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Harry Potter (Daniel Radcliffe), Hermione Granger (Rupert Grint) eta Ron Weasley (Emma Watson) adiskideek osatutako hirukotea Hogwartseko lursailetatik urrutira eramango dituen bidai arriskutsu bati ekin beharko diote, honetan, herrialdean barna bizirik gelditzen diren gainontzeko horgurutzeen bila arituko dira, Lord Voldemorten (Ralph Fiennes) arimaren zatiak dituzten objektu izugarriak. Suposatzen zenez, honakoa euren Hogwarts ikastetxeko azken ikasturtea izan beharko luke, baina Magiaren Ministerioak gainezka egin eta oraintxuko Voldemorten boterearen gailentzeak hirukoteari euren azken ikasgaietara joatea galeraziko die.

Aktoreak

Ikus gainera

Kanpo loturak