Helen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Helen (antzinako grezieraz Ἕλλην, Héllên) heleniarren aitalehen mitologikoa izan zen. Deukalion eta Pirraren semea eta Anfiktion eta Orestesen anaia. Baita Protogeneia, Pandora II eta Tiaren neba ere. Bere semeak, Aeolus, Xutus eta Dorus izan ziren. Izenak, el aurrizkia darama, eguzkia esan nahi duena, eta las atzizkia, harria edo harkaitza esan nahi duena. Hitz hau, greziarren beste izendapen bat ere izan da. Bere hiru semeek, Greziako lehen tribuak eratu zituzten: Aeolusek, Eoliarrak, Xuthusek, Akaiarrak eta Ioniarrak, beharbada, Xuthusek, ezkontzatik kanpo izan zuen Ionas izeneko seme batengandik, eta Dorusek, Doriarrak, Pandora II eta Thyiaren semeekin, Zeusekin batera, eta Hesiodoren Emakumeen Katalogoa izeneko liburuan idatzitakoarekin ados egonda, Graekusek, Greziarrak, Makednosek, Mazedoniarrak, eta Magnesek, magnesiarrak. Eurek, Greziarren Ftia lurraldea konkistatu zuten, eta, ondoren, euren arauak beste hiri batzuetara zabaldu zituzten. Inguru hauetako jendea, heleniarrek deituak izan ziren, Helenen ondorengo bezala.