Pirra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Deukalion eta Pirra (1562)

Pirra[1] (antzinako grezieraz Πύρρα edo Πύῤῥα), greziar mitologian, Epimeteoren alaba eta Deukalionen emaztea zen.

Zeusek Urrezko Aroa euri jasa handiarekin amaitzea erabaki zuenean, Deukalion eta Pirra izan ziren salbatu ziren bakarrak. Prometeok, Deukalion bere semeari, ontzi handi bat eraikitzeko esan zion. Eta, honela, biziraun zuten.

Euri jasa amaitu zenean, eta bikotea lur finkora itzuli zenean, Deukalionek Temisen orakulu bati lurra nola birpopulatu zezakeen galdetu zion. Eta orakuluak, bere amaren hezurrak sorbalda gainetik botatzeko esan zion Deukalioni. Bikoteak, "euren ama" Gea zela ulertu zuten, izaki bizidun guztien ama, eta "hezurrak" harkaitzak zirela. Honela, beraz, biek ala biek, harriak bota zituzten euren sorbalden gainetik, eta harri hauek pertsona bihurtu ziren: Pirrak bota zituenak, emakume bihurtu ziren, eta Deukalionek botatakoak, gizonak.

Deukalionek eta Pirrak, Helen izeneko seme bat behintzat izan zuten. Eta, beharbada, baita beste bat ere, Anfiktion izenekoa.

Pirra, Akiles ezagutu zen izena ere bada, Iliadako pertsonai hau, Likomedes erregearen gortean, dontzeila gisa mozorrotuta ezkutatu zenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pirra Aldatu lotura Wikidatan