Orestes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Orestes Furiek jazarria, William Adolphe Bouguereaurena

Orestes[1][2] greziar mitologian, Agamenon eta Klitemnestraren lau seme-alabetatik, mutil bakarra izan zen.

Homeroren istorioaren arabera, Orestes Mizenasetik kanpo zegoen bere aita Troiako Gerratik itzuli eta Egistoren esku hil zenean. Zortzi urte beranduago, Orestes Atenasetik itzuli zen eta bere aitaren heriotza mendekatu zuen bere amaren maitalea hilez. Pindaroren arabera, Orestes, Arsinoe izeneko bere haurtzainak edo bere arreba Elektrak salbatu zuen, nork, herrialdetik atera zuen Klitemnestrak hil nahi zuenean. Fanotera ihes egin zuen, Parnaso mendian, non, Estrofio erregea berataz arduratu zen.

Bere hogeigarren urtebetetzean, Delfoseko orakuluak, bere etxera itzuli eta bere aitaren heriotza mendekatzeko esan zion. Orestes etxera itzuli zen bere lagun Piladesekin batera, Estrofioren semea. Eskiloren arabera, Orestes, bere arreba Elektrarekin aurkitu zen euren aita Agamenonen hilobi aurrean, nora, bihak, hildakoari ohoreak ematera joan ziren. Elkar ezagutu zuten eta Orestesek mendekua aurrera nola eramango zuen pentsatu zuten. Oinarrizko istorio bera kontatzen da, modu ezberdinetan Sofokles eta Euripidesen Elektra izeneko euren liburuetan.

Eskiloren Eumenideak izeneko Orestiadaren hirugarren zatian, mendekuaren ondoren, (batzuetan Elektraren laguntzarekin) Orestes erotu egiten da eta eriniek jazartzen dute (Elektrarekin egiten ez dutena), hauen betebeharra, senidetasun erruki loturen edozein bortxatze zigortzea delarik. Orestes, Delfoseko tenpluan babesten da, bain, Apolok bere mendekua aurrera eramateko esan zion arren, ez da Orestes horren ondorioengatik babesteko gai. Azkenik, Ateneak hartzen du Atenaseko akropolian, eta kasuaren epaiketa formal bat antolatzen du Areopagoaren aurrean, Atikako hamabi epailek osatutako epaimahaia. Eriniek euren biktima eskatzen dute, Orestesek, Apoloren agindua zela argudiatzen du. Epaileen botoak modu berdinean zatituta geratzen dira. Seik, Eriniei ematen diete arrazoi, eta beste seiek, Orestesi. Azkenik, ateneak errugabetzat jotzen du bere boto erabakiorrarekin. Eriniak Eumenide bezala gurtuak diren erritu berri batekin lasaituak dira eta Orestesek aldare bat eskeintzen dio Atenea Areiari.

Eskilorekin, zigorra hemen amaitzen da, baina, Euripidesen arabera, eriniengandik ihes egiteko, Apolok, Orestesi, Taurora, oraingo Krimeara joatea, zerutik erori zen Artemisa Tauropolaren estatua bereganatu eta estatua hori Atenasera eramateko agindu zion. Orestes, Taurora joan zen bere lagun Piladesekin batera eta biak, lur hartako biztanleek gartzelaratu zituzten, tauriek, nortzuk, Artemisari arrotz ziren guztiak sakrifikatzeko ohitura zuten. Sakrifizioa egitearen ardura zuen Artemisaren apaiz anderea bere arreba Ifigenia zen, nork, bere neba zela jakin gabe, Orestes askatzea eskaini zuen, honek, berarekin, Greziara gutun bat eramaten bazuen. Orestesek ezezkoa eman zion, baina Piladesi eskaini zion gutuna eramatea bera sakrifikatua izateko geratzen zen bitartean. Elkarrekiko adiskidetasunak eragindako gatazka baten ondoren, Piladesek amore eman zuen, baina gutunak, Orestes eta Ifigenia elkar ezagutzea eragin zuen, eta hirurek elkarrekin ihes egin zuten, eurekin Artemisaren irudia zutelarik. Greziara itzuli ondoren, Orestesek bere aitaren erresumaren jabetza hartu zuen, Mizenas (Egistoren seme zen Aletes hilez), eta Argos eta Lakonia beretu zituen. Kontatzen denez, suge batek horzka egin ondoren hil zen, Arkadian. Bere gorpua Espartara eramana izan zen lurperatua izateko, non gurtza objektu izan zen, edo, italiar elezahar baten arabera, Ariziara, hemendik Erromara eramana izateko (Servio Eneidari buruz II. 116).

Troiako gerraren aurretik, Orestes, bere lehengusina Hermioneri, Menelaoren alabari ezkon hitza emanda zegoen. Gerraren ondoren, Menelaok, bere alaba, Neoptolemorekin ezkontzea nahi izan zuen. Orestesek eta Neoptolemok borroka egin zuten, eta, azken hau hil egin zen. Hermionerekin ezkondu eta Arkadia eta Argos bereganatu ondoren, hauen tronuak erregerik gabe geratu baitziren, Peloponeso osoko gobernari bihurtu zen. Heraklidak izan ziren Orestesen seme izan zen Tisamenoren hiltzaileak.

Teleforen istorioaren bertsio batean, honek Orestes preso hartu zuen, nork, Akilesi, sendatzeko eskatzen zion.

Iturri batzuen arabera, Orestes Pentiloren aita izan zen bere arrebaorde Erigonerekin.

Orestes literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orestesen istorioa Eskiloren Orestiada (Agamenon, Koeforas, Eumenideak), zein Estesikororen Orestiadaren gaia izan zen. Baita Sofoklesen Elektra eta Euripidesen Elektra, Orestes eta Ifigenia Tauriden liburuen gaia ere. Badago latinez idatzitako olerki epiko bat, 1000 hexametroz osaturikoa, Orestes Tragoedia izenburukoa eta Kartagoko Drakonziori eman izan zaiona egiletza.

Greziar mitologiako beste Orestes batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar mitologian, izen bereko beste pertsonaia batzuk honako hauek dira:

  1. Aurrekoaren eta Hermioneren seme bat, Molosiako herri bati izena eman ziona
  2. Akeloo eta Perimederen semea eta Hipodamasen anaia.
  3. Polipetesek hildako troiar kapitain bat.
  4. Troiako Gerran Hektorrek hil zuen greziar kapitain bat
  5. Leonteok hildako troiar bat
  6. Dionisori, honen Indiaren konkistako kanpainan batu zitzaion satiroen buruzagi bat.

Izen honetako pertsonaia historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orestes Aldatu lotura Wikidatan