Helen Beatrix Potter
Wikipedia(e)tik
Helen Beatrix Potter Britainiar idazlea (Kensington, Londres, 1866 - Sawrey, Lancastershire, 1943). Haurrentzako liburu ugari idatzi zituen; Peter Rabbit, Benjamin Bunny, Jemina Puddle-Duck, Mrs. Tiggy-Winkle eta beste zenbait pertsonaiaren sortzailea izan zen. Frantsesera, alemanera, gazteleniara eta Europako beste hizkuntzetara itzuli dira Potterren ipuinak. Lan nagusiak: The Tale of Peter Rabbit (1900, Peter untxiaren istorioa), The Tailor of Gloucester (1902, Gloucesterreko jostuna) eta The Tale of Benjamin Bunny (1904, Benjamin Bunnyren istorioa).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.