Helena Konstantinoplakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Helena Konstantinoplakoa
Helena Konstantinoplakoa
Helena eta Konstantino. Ikono bugariar ortodoxoa.
Datu pertsonalak
Izen osoa Flavia Iulia Helena Augusta
Jaio ca. 246/50
Drepanum (Helenopolis, Bitinia, Anatolia)
Hil ca. 330
Konstantinopla (Erromatar Inperioa)

Helena Konstantinoplakoa (Latinez: Flavia Iulia Helena Augusta; Helenopolis, Bitinia, ca. 246/50 - Konstantinopla, Erromatar Inperioa, ca. 330), kristauek Santa Helena ere deitua, Erromatar Inperioko enperatriza izan zen. Eliza Katolikoa eta Ortodoxoarentzat santua da. Jaieguna abuztuaren 18an ospatzen da.

Konstantzio Klororen emaztea izan zen, berari uko egin ondoren senarra Teodorarekin ezkondu zen arte, eta Erromako enperadore Konstantino I.a Handiaren ama. Bere semeak Augusta izendatu zuen 325. urtean. Elezaharraren arabera, kristau bihurtu ondoren Helenak Gurutze Santua eta beste erlikia batzuk aurkitu zituen, Jerusalema eta Betleema eginiko bidaia batean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Helena Konstantinoplakoa Aldatu lotura Wikidatan