Hemorroide
Wikipedia(e)tik
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hemorroidea, odoluzkia edo odol-pikoa uzkiaren kanpoaldeko (kanpo-hemorroidea) edo heste larriaren muturreko (barne-hemorroidea) zainen hantura da; mina, erredura, hazkura eta odoljarioa ditu ezaugarritzat.
Hemorroidearen eragileak dira, besteak beste, idorreria, denbora luzean eserita egotea, jan-edate ugariak egitea, hipertentsioa, etab; haurdunaldian ere sortzen dira maiz hemorroideak.
Zenbait sendagairen eta jan neurri egokiren bidez, eta minbera dagoen aldea garbi zainduz, arindu daiteke hemorroideak sortzen duen kaltea, eta, gainera, hemorroideak handi ez daitezen laguntzen du, baina kirurgia da hemorroidea behin betiko kentzeko biderik hoberena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.