Hipertentsio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Hipertentsioa gaixotasun kronikoa da, non tentsio arteriala igotzen den balore normaletatik gora: 140 mmHg-tik (sistolikoa) eta 90 mmHg-etik (diastolikoa) gora.

Hipertentsioa lehen mailakoa edo bigarren mailakoa izan daiteke. Lehen kasua, arruntena izan ohi dena (kasuen %90-95), etiologia ezezagunekoa da, hau da, ez dira arrazoiak ezagutzen eta genetikoa dela onartzen da. Bestea aldiz, gaixotasun endokrino, baskular, giltzurrunekoek edo zenbait farmakok eragindakoa da. Farmako hauen artean sinpatikomimetikoak, estrogenoak eta ziklosporina daude besteak beste.

Honetaz gain, hipertensioa kontsultakoa edo haurdunaldikoa ere izan daiteke. Kontsultako hipertensioan gaixoaren presio arteriala igo egiten da medikuaren kontsultara joaten denean urduri jartzen delako. Kasu hauetan neurketak etxean egin beharko ditu gaixoak, hainbat aldiz egunean. Haurdunaldikoan, presio arteriala haurdunaldian bakarrik igotzen da. Hala ere, hau kontrolatu beharrekoa da.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipertensioa hainbat taldetan sailkatzen da larritasunaren arabera:

Hipertentsioa presio arterialaren arabera
Sailkapena Presio sistolikoa (mmHg) Presio diastolikoa (mmHg)
Normala
120-130
80-84
Aurrehipertentsioa
130-140
85-89
I gradukoa
140-160
90-99
II gradukoa
160-180
100-109
III gradukoa
>180
>110

Arrisku faktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eragileen artean hauexek daude:

Hipertentsioak ez du inolako sintomarik. Kasu batzuetan zefalea agertzen da, baina hau oso inespezifikoa da. Gehienetan konplikazioak izaten dira bere diagnostikorako giltzarria. Horregatik, adin batetik aurrera hipertentsioa kontrolatu egin behar da konplikazio hauek agertu aurretik.

Horrela bada, hipertentsioa beste gaixotasun larri batzuen eragilea da: Kardiopatia iskemikoa, istripu zerebrobaskularrak edo giltzurrun-gutxiegitasuna.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bizimoduaren aldaketa osasuntsuak.
  • Farmakoak:
    • Beta-blokeatzaileak: Metoprolol, Atenolol, Labetalol eta Carvedilol (*).
    • AEKren (Angiotentsinaren Entzima Konbertitzailea) inhibitzaileak: Lisinopril, Quinapril, Fosinopril, Captopril, Enalapril edo Ramipril.
    • Angiotentsina 2 motakoaren Errezeptorearen Blokeatzaileak: Losartan, Valsartan edo Irbesartan.
    • Kaltzioaren kanalen blokeatzaileak: Nifedipino, Amlodipino edo Verapamil
    • Diuretikoak: Chlortalidone edo Hydrochlorothiazide.
    • Alfa blokeatzaileak: Doxazosina , Terazosin, Prazosin.

(*) Ingelesezko izenak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hipertentsio Aldatu lotura Wikidatan