Odoljario

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hatza odoletan

Odoljarioa odol isurketa da, "odol-emari" edo "hemorragia" hitzak ere sinonimotzat hartzen dituena. Kanpokoa izanez gero, diagnostikoa errazagoa da, baina barruko hemorragiek proba diagnostikoak eskatzen dituzte antzeman ahal izateko.

Odol galera handia den odoljarioetan, hau da, odolaren %50 galtzen den kasuetan shock hipobolemikoa agertzen da.

Motak [aldatu]

Kokapenaren arabera, gaixotasun mota hauek aurki ditzakegu:

  • Nerbio-sistema: Barneko odoljarioak dira, OTAren bidez antzematen direnak.
    • Garunean: "Garezur-barneko odoljarioak izena" hartzen dute orokorrean, "hematoma subdural", "hemorragia subaraknoideo" eta "garun-barneko hemorragia" desberdinduz.

Tratamendua [aldatu]

Hemostasia edo odoljarioaren amaiera helburu, lehenik eta behin, hemorragia errazten edo handitzen duten farmakoak kendu behar ditugu, egonez gero.

Konponbide kirurgikoa edukiz gero, planteatu behar da. Bestela, badaude tratamendu medikoak ("hemostasikoak") egoera hauek kontrolatzen saiatzeko: K Bitamina (K1 eta K3), azido aminokaproiko eta azido tranexamikoa.