Herkules eta pigmeoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herkules eta pigmeoak (Ercole e i pigmei)
Jatorria
Sortzailea(k)Dosso Dossi
Sorrera-urtea1535 (egutegi gregorianoa)
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak114 (altuera) × 146,5 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaUniversalmuseum Joanneum (en) Itzuli
BildumaUniversalmuseum Joanneum (en) Itzuli

Herkules eta pigmeoak (gaztelaniaz, Ercole e i pigmei) 1535an inguruan Dosso Dossi margolari italiarrak eginiko margolana da. Austriako Graz hiriko Universalmuseum Joanneum gordetzen da.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

III. mendeko Filostrato idazle greziarrak egun galdutako margolan batzuen deskribapenak idatzi zituen, tartean margolan hau berreskuratzen saiatu zena. Pizkundean lan horiek berriro ere egiteko modan jarri zen eta horri jarraiki bai Dosso Dossi eta haren anaia, Battista Dossi aritu ziren.[1] Gaia, zehatz-mehatz, Greziako mitologiakoa daː Herkules esnatzen da eta bere burua pigmeo multzo handi batez inguratuta ikusten du. Pigmeoek militar-jantziak erakusten dituzte eta armak eskuetan dituzte. Herkules, Herakles greziar mitologian, ia biluzik dago; bakarrik Nemeako lehoiari kendutako larruaz, hobeto esanda haren erpe batez, hankartea estaltzen du.

Herkulesen jarrera esnatu ondoren dibertigarria da, ez da beldurtzen. Alderantziz, lehoiaren larruan pigmeo asko bildu ditu. Hau hobeto ulertzeko beste datu bat eman behar daː Herkulesen burua Ercole II d'Este, hau da, Herkules II.a Ekialdekoa, printzearen erretratua da; horregatik buruan duen koroa. Horren arabera margolana alegoria bat zen mezu hau zabaltzekoː dukea ez du beldurrik edo zalantzarik haren aurkarien aritzeko.[1]

Herkules mendian dago, arkaitz eta zuhaitz baten kontra. Atzealdean, bestetik, hiri baten zilueta ikusten da. Era batez, basoa eta hiriaren arteko kontrastea markatzen du, garaiko Ferrarako eskolan oso ohikoa zen moduan.

Gulliverren bidaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudia gaur egungo ikuslearentzat ez da hain harrigarria eta hori, neurri handi batean Jonathan Swift idazlearen Gulliverren bidaiak (1725) liburuari esker da. Antza, eleberrigileak margolan hau ezagutu zuen eta berarentzat, Lilliput uhartearen inguruko episodiak azaltzeko garaian, inspirazio iturria izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]