Nemeako lehoia
Nemeako lehoia (grezieraz Λέων της Νεμέας, Léōn tēs Neméas, latinez Leo Nemaeus) greziar mitologiako basapiztia izugarri zen, Nemean bizi zena. Lehoi honek Nemeako inguruko lurraldeak ikaratzen zituen. Heraklesek hil omen zuen.
Heraklesen lehen lana [aldatu]
Lehenengo lanean Nemeako lehoia hil egin eta bere larruak kendu behar zizkion.
Herakles bere armak erabili zituen, bere arkua, bere geziak, berak eginiko olibondozko haga bat eta brontzezko ezpata bat baino ez zuen ezer ez lortu, lehoiaren larru oso gogora baitzen.
Lehoiaren leizeak bi sarrera zituen, orduan Herakles sarrera bat blokeatu eta beste sarreratik sartu zen. Orduan lehoia inguratu eta ito egin zuen. Orduan bere gorputza Euristeorengana eraman zuen, honek lehoia ikusterakoan izutu eta hortik aurrera lanen arrastoak herritik kanpo erakutsi beharko zituela adierazi zion Heraklesi.
Herakles animaliaren larrua kentzen saiatu zen, baina tresna guztia erabili arren ez zuen ezer ez lortu orduan Atenea, sorgin itxura hartuta larrua lehoiaren azazkalekin moz zitzala esan zion, eta Heraklesek horrela egin eta larrua lortu zuen.