Herakles

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Herakles[1] (antzinako grezieraz Ἡρακλῆς Hêraklês, "Heraren aintza") greziar mitologiako heroi erdi-jainkotiar bat zen, Zeusen semea eta bere indar ezohikoagatik ezaguna. Bere bertsio erromatarra Herkules da. Historia asko kontatzen dira berari buruz, ezagunenak bere hamabi lanak izanik.

Heraklesen bizitza Hera, Zeusen emazteak, zion gorrotoak baldintzatu zuen. Zeusek emakume batekin izandako harremantetaik jaio zen Herakles, eta horrek Herari bere senarraren fideltasun eza gogorazten zion. Izena (Hêraklês, "Heraren aintza") Hera eztitzeko saiakera izan zen.

Heraklesek errege izan behar zuen berez, baina Herak bere amari erditzea eragotzi zion, bere lehengusu Euristeo lehenago jaio zelarik, bera koroatuz.

Hamabi lanak [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Heraklesen hamabi lanak

Jada heldua zela, Herak eragindako zoroaldi batean, bere bi seme eta bi iloba hil zituen. Krimen honen penitentzi bezala, Euristeoren aginduetara jartzea agindu zitzaion. Honek bere hamabi lan famatuak egitera behartu zuen.

Idazle guztiek ez dute ordena bera ematen. Hona hemen Apolodorok (2.5.1-2.5.12) emandako hamabi lanen ordena:

  1. Nemeako lehoia ito.
  2. Lernako hidra akabatu.
  3. Zeriniako oreina atzeman.
  4. Erimantoko basurdea ehizatu.
  5. Augiasen ukuiluak garbitu.
  6. Estinfaloko txoriak akabatu.
  7. Kretako zezena hezi.
  8. Diomedesen behorrak lapurtu.
  9. Hipolitaren gerrikoa hartu.
  10. Gerionen artaldea ostu.
  11. Hesperideen lorategiko urrezko sagarrak lapurtu.
  12. Zerbero zakurra infernutik atera.

Erreferentziak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Herakles