Graz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Graz

Graz
Graz hiriko erdigunea.
bandera

armarria

Estatua AustriaAustria
Land Flag of Steiermark (state).svg Estiria
Koordenatuak 47°04′13″N 15°26′20″E / 47.07028°N 15.43889°E / 47.07028; 15.43889Koordenatuak: 47°04′13″N 15°26′20″E / 47.07028°N 15.43889°E / 47.07028; 15.43889
Graz is located in Austria
Graz
Eremua 127.58 km2
Garaiera 353 m
Posta kodea A-801x, A-802x, A-803x, A-804x, A-805x
Biztanleria 252,852 bizt. (2008)
Dentsitatea 1.960 bizt./km²
http://www.graz.at


Graz Austriako hiria da, Estiria probintziako (alemaneraz: Steiermark) hiriburua. Nazioko bigarren hiria da, biztanlegoari kasu eginez gero: 250.099 lagun ziren 2008an.

Eduki-taula

[aldatu] Kokapena

Graz Austriako hego-ekialdean da, Mur ibaiaren ertzetan. Vienatik 200 kilometrora da eta iparraldean Gratkorn, Stattegg eta Weinitzen ditu mugakide; ekialdean Kainbach bei Graz, Hart bei Graz eta Raaba; hegoaldera Gössendorf, Feldkirchen bei Graz, Seiersberg eta Unterpremstätten, eta mendebaldera Attendorf eta Thal.


[aldatu] Geografia

[aldatu] Barrutiak

17 barrutik osatzen dute Graz:

Grazeko barrutiak
  • I. Innere Stadt
  • II. St. Leonhard
  • III. Geidorf
  • IV. Lend
  • V. Gries
  • VI. Jakomini
  • VII. Liebenau
  • VIII. St. Peter
  • IX. Waltendorf
  • X. Ries
  • XI. Mariatrost
  • XII. Andritz
  • XIII. Gösting
  • XIV. Eggenberg
  • XV. Wetzelsdorf
  • XVI. Straßgang
  • XVII. Puntigam

[aldatu] Demografia

[aldatu] Bilakaera historikoa

1869tik 2007ra bitartekoa:[1]

Bilakaera demografikoa
Urtea Populazioa
1869 98.229
1880 116.770
1890 135.660
1900 168.808
1910 193.790
1923 199.578
1934 210.845
1939 208.016
Urtea Populazioa
1951 226.453
1961 237.080
1971 249.089
1981 243.166
1991 237.810
2001 226.244
2007 247.698

[aldatu] Sexua eta adina

Andreak % 51,97 dira. % 18,14k hogei urte baino gutxiago ditu eta % 64,58 hogei eta hirurogeita bost urte bitartekoak dira; % 17,27 , berriz, 65 urtetik goragokoa da.

[aldatu] Jatorria eta hizkuntzak

Biztanleen % 85 austriarrak dira; % 5 Europar Batasunekoak dira, eta enparauak Europako beste herrialde batzuetakoak eta mundu zabalekoak dira.

Atzerritik etorritakoen jatorriari begira, hona xehetasunak:[2]

Herrialdea Zenbat
Bosnia-Herzegovina 4.604
Kroazia 4.260
Alemania 3.918
Turkia 3.801
Errumania 2.651
Errusia 1.258


[aldatu] Ondarea

[aldatu] Graz hiriaren erdigunea

Graz hiriaren erdigunea1
UNESCOren Gizateriaren Ondarea
Graz I Innere Stadt Uhrturm 2.jpg

Erlojuaren Dorrea, Grazer Schloßberg

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia (ID) 931
Kokalekua Austria
Eskualdea2 Europa
Koordenatuak 47°04′13″N 15°26′20″E / 47.07028°N 15.43889°E / 47.07028; 15.43889
Izen ematea 1999 (XXIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Mariatrosteko Basilika.
Eggenbergeko gaztelua

[aldatu] Elizak

Gehienak erdigunetik kanpo dira, eta aipatzekoak dira Bihotz Santuarena, San Leonardorena, Marigrünekoa eta Mariatrosteko basilika.

[aldatu] Gazteluak

Estiriako gaztelurik nabarmenena da Eggenbergekoa. XVII. mendean eraiki zuten, Escorialeko Monastegiaren diseinuan oinarrituta. Barruan Hans Adam Weissenkircher margolariaren lanak ikus daitezke. Eraikinak 365 leiho ditu, urteak beste egun. Urtean milioi bat bisitarik jotzen dute leku honetara.

Aipatzekoa ere bada Göstingeko gaztelua, hiriaren iparraldera. 1723an tximista batek bete-betean jo zuen eta haren ondorioz eraikuntza erabat desegin zen. Egun hondakinak baino ez dira geratzen.


[aldatu] Ekonomia

2003ko datuen arabera 184.135 pertsonak egiten zuen lan Grazen. Horietatik, % 74 zerbitzu-sektorean aritzen zen. 55.000 behargin hiritik kanpo bizi dira.

[aldatu] Enpresak

Austriako enpresa askok egoitza dute hirian:

Kanpotik etorritako enpresek ere leku hartu dute Grazen, esaterako:

[aldatu] Hezkuntza

[aldatu] Unibertsitateak

Lau unibertsitatek 40.000 ikasleri eskaintzen diete zerbitzua. Zazpi biztanletatik bat ikaslea da.

Grazeko Musika eta Antzerki Unibertsitatea

[aldatu] Liburutegiak

Steiermärkische Landesbibliothek eta Universitätsbibliothek Graz dira liburutegi onenak, 3 milioi liburutik goragoko ondarearekin.

[aldatu] Osasun zerbitzuak

Hiriak 7 ospitale, 10 klinika eta 44 botika biltzen ditu.

[aldatu] Aireportua

Austriako hirugarren aireportu handiena da, hiritik 10 kilometrora hegoalderantz. 2007an 948.000 bidaiari artatu zituen.

[aldatu] Pertsonaia ospetsuak

[aldatu] Senidetutako hiriak

[aldatu] Erreferentziak

  1. http://www.statistik.at/blickgem/blick1/g60101.pdf
  2. [1] Grazeko biztanlegoa 2009ko urtarrilaren 1ean.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Graz


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak