Herzegovina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fitxategi:Herzegovina location.PNG
Herzegovinaren kokapena Europan
Bosnia (laranjaz) eta Herzegovina (urdinez) arteko gutxi gora-beherako muga.

Herzegovina (bosniera, kroaziera eta serbieraz: Hercegovina; serbieraz zirilikoz: Херцеговина) Bosnia-Herzegovinako hegoaldeko lurraldea da. Nahiz eta Bosniarekin muga ofizialik ez dagoen, orokorrean onarturik dago mugak hauek dituela: Kroazia mendebaldean, Montenegro hegoaldean, Neretva kantoiaren muga ekialdean eta Gornji Vakuf-Uskoplje-koa iparraldean. Lurraldearen hedadura, 11.419 km2 edo estatuaren %22-tik, 12.276 km2-raino doa, Bosnia-Herzegovina osoaren %24a.

Herzegovina izenak "dukearen lurra" esan nahi du, Stjepan Vukčić Kosačaren Erdi Aroko dukerriari egiten diolarik erreferentzia, "Serbiako Sava Santuaren Herzeg" titulua eraman zuena. Herzeg izena, alemanezko Herzog titulutik da eratorria.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herzegovina Aldatu lotura Wikidatan
  1. http://books.google.com/books?id=KCGbWCouJ6AC&pg=PA51
  2. http://books.google.com/books?id=-WIEYZ-SMHEC&pg=PA3