Montenegro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Montenegroko Errepublika
Republika Crna Gora
Република Црна Гора
Montenegroko bandera
Bandera

Montenegroko armarria
Armarria

Nazio ereserkia:
Oj, svijetla majska zoro
Montenegro: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Podgorica
42°47′N 19°28′E / 42.783°N 19.467°E / 42.783; 19.467
Hizkuntza ofiziala(k) Montenegroera
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Errepublika parlamentarioa
Filip Vujanovic
Milo Dukanovic
Independentzia
- Serbia eta Montenegrotik


2006ko ekainaren 3a
Eremua
• Guztira

13.812 km² (159.)
Biztanleria
• Zenbatespena (2003)
• Dentsitatea

Herritarra

616.258 (159.)
44,6 biztanle/km²

montenegroar
Dirua Euroa (EUR)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
CET (UTC +1)
CEST (UTC +2)
Interneteko domeinua .cg.yu
Telefono aurrezenbakia +381

Montenegro[1] (montenegroeraz Crna Gora, Црна Гора Speaker Icon.svg entzun (i · ?) - Mendi Beltza) Balkanen penintsulako errepublika da, Itsaso Adriatikoaren ertzean kokatua. Serbiarekin batera, Serbia eta Montenegroko estatua sortu zuen 2003tik 2006ra.

Hiriburua Podgorica da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montenegro jatorrizko izenak, Crna Gora, "Mendi Beltza" esan nahi du, lehen, itsasotik ikusita, oihan ilunek Alpe Dinarikoetako magalak betetzen zituztelako. Mendebalde Europako hizkuntza gehienetan, halere, venezierazko Monte Negro hitzak (Mendi Beltza esanahiakoa ere) hartu dira herrialde hau adierazteko. Izan ere, Erdi Aroan Venezia Errepublikak eremu horien gaineko boterea zeukan. Nolanahi ere, beste hizkuntza batzuek, batez ere aldamenekoek, bere era partikularraz izendatzen dute Montenegro: albanieraz, Mali i Zi; grezieraz, Μαυροβούνιο; errumanieraz, Muntenegru; turkieraz, Karadağ eta islandieraz, Svartfjallaland (hau da, "Mendi Beltzetako Herria").

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montenegro satelite irudian
( Serbiarekin batera )

Montenegro Balkanetan kokatua dago. Laukizuzen antzeko itxura duen lurraldea da eta mugakide ditu hegoaldean Itsaso Adriatikoa, mendebaldean Kroazia eta Bosnia-Herzegovina, iparraldean Serbia, ipar-ekialdean Kosovo eta hego-ekialdean Albania.

Izenak dioen bezala, Montenegro oso herrialde menditsua da, Balkanetan gehien higatua izan zen eskualdea azken Izotz Aroan. Herrialdearen gailurra Zla Kolata (2.534 m), Prokletije mendietan kokatua. Lurraldea Serbiaren eta Albaniaren mugako mendi garaietatik hedatzen da, kostaldeko ordoki esturaino. Ordoki hau, bi eta sei kilometro artekoa, iparraldean supituki eteten da Lovcen eta Orjen mendiak itsasora iristen diren lekuan. Eskualde karstikoa 1.000 metro inguruko garaieran dago, zenbait mendi ia 2.000 metroraino igoz, Orjen mendia bezala (1.894 m). Zeta ibaiaren ibarra da behereen dagoen eskualdea, 500 metro inguruan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Montenegroko historia»

Montenegroko lehenengo biztanleak iliriarrak izan ziren. K. o. 9. urtean Erromatarrek konkistatu zuten, eta Iliricum probintzian sartu zuten. Historialarien arabera, IV. menderako erabat erromatartuta zegoen, eta latina zen eguneroko hizkuntza.

Tribu eslaviarrek eta iliriar erromatartuen ondorengoek Dukljako dukerria sortu zuten. 1077an Gregorio VII.a aita santuak dukerria onartu zuen eta Mihailo Vojislavljević bihurtu zen bertako errege. Bertatik sortu zen Serbiako Printzerri Handia, Stefan Nemanjaren gidaritzapean, eta Zeta Printzerria izena eman zitzaion. 1360 hamarkadarako estatu independentea zen eta Inperio otomandarrak inguruan eragin handia zuen arren, ez zuen inoiz Zeta Printzerria bereganatu. Kostaldea, hala ere, Veneziako Errepublikak kontrolatu zuen 1470etik 1797ra arte. Garai horretan sortu zen Montenegro izena.

Montenegroko erresumaren aldarrikapena (1910)

1516an Đurađ Crnojević printzeak abdikatu egin zuen, Vavil artzapezpikuaren alde, eta Montenegro estatu teokratiko bihurtu zen. 1851an Danilo II.a zen artzapezpiku printzea, baina ezkondu eta apaizgoa utzita, Montenegro sekularizatzeko bidea hasi zuen. 1878an printzerri guztiz independente bihurtu zen. 1910ean erresuma izendatu zuten, Nikolas I.aren agintepean. 1912an Otomandar Inperioari gerra deklaratu zion. Horren ondorioz, lurralde batzuk irabazi zituen, baina gerra garaian lortutako Shkodër hiriari uko egin behar izan zion. Hiri garrantzitsu hori Albania deituriko estatu sortu berriaren esku gelditu zen.

Lehenengo Mundu Gerran aliatuen alde agertu zen. Austria-Hungariako inperioak bere kontrolpean izan zuen 1918ra arte. Urte horretan Montenegro eta Serbiako erresumaren arteko batasuna bultzatu zen Podgoricako batzarrean. Bigarren Mundu Gerran Italiak bereganatu eta Kotor eremuan sartu zuen. Lurralde horietan jatorri italiarreko populazioa zegoela eta Italiako erresumara anexionatu zuen.

1945etik 1992ra Montenegro Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren barnean egon zen. Federazioa osatzen zuten sei errepublika subiranoetako bat zen eta Podgorica hiriburuak, garai hartan, Titograd izena izan zuen, Jugoslaviako agintari Josip Broz Titoren omenez. 1992an Jugoslavia desegin zen eta Montenegroko biztanleek erreferendum bidez Serbiarekin batera jarraitzea erabaki zuten, Serbia-Montenegro deituriko estatuaren baitan. Erreferendum horretan parte hartzea txikia izan zen, musulmanek, albaniarrek eta gutxiengo katolikoak abstentzioaren alde egin zuten eta. Batasunaren aurkakoen arabera, propaganda ofiziala desegokia izan zen, federazioaren aldeko botoa emateko deia ezkutatzen baitzen horren azpian.

1996an Serbiarekin jarraitzea erabaki zuen bertako gobernuak. Hala ere, ekonomia eta moneta politika berezia erabili zuen, lehenik marko alemaniarra eta geroago euroa hartuz. Montenegroko gobernuan gero eta argiago izan zen independentziaren aldeko jarrera, Montenegroko Aliantza Liberalak gehiengoa zeukan eta. 2006ko maiatzaren 21ean egindako erreferendumean herritarren %55ak Serbiatik bereiztea erabaki zuten. Independentzia hori Serbiak eta NBEko kide gehienek onartu zuten. 2006ko ekainaren 28an NBEko kide izaera onartu zitzaion.

2008ko apirilaren 6an bere lehendabiziko hauteskunde-presidentzialak ospatu zituen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montenegroko udalerriak
Sakontzeko, irakurri: «Montenegroko banaketa administratiboa»

Montenegro 21 udalerrietan (opština) eta 2 hiri administratiboetan banatuta dago, bi azken hauek Podgoricako udalerriaren azpi-banaketa izanik.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montenegroko talde etnikoak, 2011ko erroldaren arabera.

   Montenegroarrak

   Serbiarrak

   Bosniakoak

   Albaniarrak

   Musulmanak

   Kroaziarrak

   Rom herria

   Gehiengo etnikorik gabe

   Biztanlerik ez edo daturik gabe

Etnizitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko erroldaren arabera, errepublikaren talde etnikoak honakoak dira:

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montenegroko hizkuntza-mapa 2011ko erroldaren arabera.

Montenegroko biztanle gehienek serbieraren ijekaviar dialektoa hitz egiten dute. Hala ere, 2004tik montenegroera hizkuntza beregaintzat hartzearen aldeko mugimenduak piztu ziren, eta 2007an, herrialdeak independentzia lortu eta urte betera, Konstituzioak montenegroera lehen hizkuntza ofizialtzat hartu zuen. Horrekin batera, serbiera, bosniera, kroaziera eta albaniera ere onartzen ditu. Albaniera ez beste hizkuntzak serbokroazieraren dialektoak dira eta erabilera arruntean ez dira euren artean ia bereizten.

2003ko erroldaren arabera, Montenegroko hizkuntzen ezagutza datuak hauek dira:

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Montenegro Aldatu lotura Wikidatan