Hexapolis doriarra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Greziar koloniak, gorriz doriarrak

Hexapolis doriarra Karia kostaldeko eta hemendik gertuko uharteetako hirien liga bat izan zen, sei hirik osatu zutena (Gnido eta Halikarnaso Karian, Kos uhartea eta Rodaseko hiru hiriak (Lindos, Ialisos eta Kamiros).

Konstituzio aristokratiko bat izan zuen, garai demokratiko edo oligarkikoetatik pasa zena Atenas edo Espartaren nagusitasunaren arabera, eta Kreta, Siria eta Egiptorekin izan zuen merkataritzaren ondorioz oparoa izan zen.

Ligaren erdigunea Gnidotik gertu zegoen, Triopi haitzean, Apolo Triopiren tenplua zegoen tokia zena. Han, urtero, jaialdi bat eta joko batzuk egiten ziren, eta Poseidon, Demeter, Persefone eta Hermes jainkoak ohoratzen ziren. Jokoen irabazleen sariak tenpluan jartzen ziren; Halikarnasok ohitura hau hautsi zuen eta sariak eraman zituen, eta azkenean liga utzi zuen, neurri batean joniarrenganako bere hurbiltasunagatik, hauen hizkuntza propiotzat hartuz. Orduan, liga hau Pentapolis doriarra izatera pasa zen.

Pentapolis doriarra gainbehera hasi zen K. a. 226ko lurrikararen ondoren, eta erromatar domeinuarekin desagertu zen K. a. 164an.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]