Hidraulika
Hidraulika fluidoen mugimendua eta oreka ikuspegi praktikotik aztertzen duen ingeniaritzaren alorra da; hidrodinamika ur-lasterrei nola aplika dakiekeen aztertzen du. Zinematika, hidrometria eta hidrostatika dira hidraulikaren atal nagusiak. Erabilera asko ditu, libre nahiz hodi itxietan mugitzen diren fluidoen propietateak aztertzerakoan. Esate baterako, hodietan zehar ibiltzean fluidoek jasaten dituzten karga-galerak kalkulatzen ditu, edo ibai baten zoruan dauden sedimentuen mugikortasuna. Hidraulikak bitarteko egokiak eskaintzen ditu, besteak beste, hiri eta lantegietarako ur-banaketako sareak antolatzeko, urtegiak eraikitzeko, urtegietan ur-jauziaren energiaz baliatu behar diren makinen ezaugarriak kalkulatzeko, eta ureztatze-sareak eraikitzeko.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.