Plinio Zaharra

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Plinio Zaharra latinez Caius Plinius Secundus, edo Gaius Plinius Secundus. erromatar idazle, naturalista, historialari eta militarra zen. Antzinako Comumen jaioa (gaurko Italiako Como), 23 urtean eta antzinako Estabia (gaurko Castellammare di Stabia) hila, 79 urteko abuztuaren 24an.

Plinio Zaharra, XIX. mendeko irudimentsu erretratuan

Erroman ikasi eta gero eta hogeita hiru urte zuela, Germaniara joan zen bere guda karrera hasteko, hurrengo hamabi urterako iraun behar zuela. 57 urtean Erromara itzuli baino lehen, zalditeriaren komandantea zen. Erroman ikasteari ekin zion. 69 urteaz geroztik, Vespasiano enperadorearentzat zenbait kargu eduki zituen Germania eta Hispanian.

79 urteko abuztuaren 24an, Vesubio mendiaren Ponpeia suntsitu zuen erupzioa izan zenean, gertuko Misenon zegoen. Erupzioa gertutik ikusi nahi zuelako eta Napoliko Badian bere lagunak arriskuan zeuden laguntzeko asmotan, galerak Estabiara bidali zituen. Han hil zen, nonbait itota, 56 urte zituela.

[aldatu] Lanak

Behatzaile zorrotza, Plinio Zaharrak zalditeriari buruzko tratatuak, Erromaren historia bat eta baita zenbait kronika historikoak idatzi zituen.

Tamalez, ia bere lan guztiak galdu dira bat izan ezik bere Historia Naturala (latinez Naturalis Historia). Lan honetan 2.000 liburu irakurritako laburpena egiten du 37 liburutan. historia Naturalean antzinako jakintza zientifikoa biltzen du, botanika, zoologia, mineralogia, medikuntza eta etnografia arlotan.

[aldatu] Kanpo Loturak

Tresna pertsonalak