Hidrozoo
Wikipedia(e)tik
Hidrozooak knidarioen filumeko animalia txiki harrapariak dira, bakarka edo koloniak eratuz eta gehienetan ur gazian bizi direnak.
Bi aldi izaten dituzte bizitzan, polipo-aldia eta marmoka-aldia. Barrua ez dute beste knidarioetan bezala ziskuetan banatua, zisku bakarra baitute. Marmoka-aldian eszifozooak baino askoz txikiagoak dira.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.