Hikikomori

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hikikomori bat Japonian, 2004

Hikikomoriak (ひきこもり or 引き籠もり Hikikomori?, hitzez hitz "giltzapetuta"") Japoniako gizartean estuturik bizi eta gizartearen eginkizunak bete ezin dezaketen gazte eta helduez osaturiko taldea da. Hori dela eta, hikikomoriek gizartearengandik isolatzen dira. Halaber, gurasoen etxeetatik irteteari uko egiten diote eta haien logeletan erretiratzen dira denbora epe luzerako, batzuetan hilabete eta urteetako epeetara helduz.

Hikikomori gehienak gizonak dira, eta Japoniak egin dituen azken kalkuluen arabera, Japoniako 10 gazteetatik 1ek egoera hau jasaten du.

Isolamenduaren arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniako gazte eta helduek presio handia jasaten dute, hango gizarteak sortua. Hainbat faktoreek presioa eragin ditzake, hala nola, jarraian azaldutakoak.

Japoniarren kezkarik handienetarikoenak ikastetxeko notak dira, guraso eta gizarteak garrantzi handia ematen dietelako. Kasu batzuetan, presioa haurtzaindegian sartu baino lehen hasten da, non Japoniako haurtzaindegirik onenetara joateko haurrek azterketa bat gainditu behar duten. Ondoren, haurtzaindegiek haurrak prestatzen dituzte eskolaurre onenetarako sartzeko azterketarako. Azken hauek, berriz, lehen hezkuntzan sartzeko azterketarako prestatzen dituzte. Gauza bera gertatzen da, bigarren hezkuntza, batxilergo eta unibertsitatera joateko. Azken honetan, azterketa oso gogorra gainditu behar dute japoniako ikasleek unibertsitatera joateko eta hauek urte oso bat behar dute azterketa prestatzeko. Zenbat eta unibertsitate ospetsuagoa izan, orduan eta azterketa zailagoa izango da. Japoniako unibertsitaterik ospetsuena Tokyoko Unibertsitatea da.

Ikastetxe edo unibertsitatean graduatu lortu ondoren, oso lan-merkatu zaila aurkitzen dute. Sarritan, gehienez, lanaldi erdiko lanak aurkitzen dituzte eta urteak igaro ahala egoera berean jarraitzen dute, lan finkoa aurkitu ezinik eta diru gutxirekin.

Beste alde batetik, ikasleek beste ikaskideak presionatu ditzakete, haiei iseka eginez sexu, etnia, arraza, erosteko ahalmena, kirolean eta ikasketetan trebetasuna, itxura fisiko eta beste hainbeste arrazoirengatik.

Isolamenduaren prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hikikomoriak pixkanaka isolatzen dira gizartetik. Hikikomoriak izan baino lehen, normalean, tristatu egiten dira, lagunak galtzen dituzte, dudatsu eta lotsatiak bihurtu eta gutxiago komunikatzen dira. Sarritan, iseken xedeak izaten dira haien ikastetxeetan. Horrek, gizartetik isolatzen dituzte eta giltzaperatzen dira haien logeletan denbora epe luze baterako.

Hikikomorien jokaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean, haien itxialdian zehar, ez dira haien logeletatik ateratzen, bakarrik telebista ikusi eta ordenagailuarekin jolasten dira gauez eta egunez lo egiten dute, ez baitute lagunik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hikikomori Aldatu lotura Wikidatan