Hil Kanpaiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hil Kanpaiak
Jatorria
Argitaratze-data2020
IzenburuaHil Kanpaiak
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
Ezaugarriak
Genero artistikoamisteriozko zinema eta thrillerra
Iraupena95 minutu
Deskribapena
Oinarritua33 ezkil
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Imanol Rayo
Gidoigilea(k)Joanes Urkixo
Antzezlea(k)

IMDB: tt11123278 Filmaffinity: 731974 Edit the value on Wikidata

Hil Kanpaiak Imanol Rayo zuzendariaren 2020ko euskarazko misteriozko filma da, Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberrian oinarritua. Abra Prodek ekoitzia, 2 milioi eurotako aurrekontua zuen eta Eusko Jaurlaritzaren zein Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso zuen. Joanes Urkixo arduratu zen gidoiaz, eta Barton Films banaketaz.

Aktore nagusiak Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Yon González dira. Hauekin batera Josean Bengoetxea, Itsaso Arana, Asier Hernandez, Iñigo Aranburu, Ander Azurmendi, Dorleta Urretabizkaia eta Kandido Uranga ageri dira paper sekundarioetan.

Filmaren grabaketa 2019ko irailean hasi zen, eta 7 astez luzatzea aurreikusten da, Nafarroako zein Gipuzkoako zenbait herritan grabatuz.[1] Hego Euskal Herriko zinemetan 2020ko azaroaren 20an estreinatu zuten.[2]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gerizmendi deituriko baserri bat da guztiaren epizentro; izan ere, giza hezur batzuen arrastoak agertuko dira egun batean. Nola jokatu jakin ez, eta Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari deitzea erabakiko dute; eta Nestorrek, Ertzaintzari. Baina Ertzaintza heltzerako, desagertu egingo dira hezurren arrastoak.[2]

Aktoreak eta pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Hil-Kanpaiak (Campanadas a muerto)» Academia de cine (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
  2. a b «Kanpai hotsa mendeku goseari» Berria 2020-11-14 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]