Hixam II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:29, 24 urtarrila 2016

Hisham II.a[1]arabieraz: أبو الوليد هشام بن الحكم‎Abû l-Walîd Hishâm ibn al-Hakam— (Kordoba, 965eko ekainaren 11a - ibidem, 1013ko maiatzaren 18a), Kordobako bigarren omeiatar kalifa (lehendabizikoz 976 eta 1009 artean eta berriro 1010 eta 1013 artean) izan zen. al-Mu'ayyad bi-llah (المؤيد بالله), hau da, "Allahren laguntza garailea jasotzen duena" aukeratu zuen ezizen.

Al-Hakam II.a eta Subh bere kutunaren semea, 11 urte zituela, amak tronua eskuratzeko azpijoak egin zituen. Bere erreinaldian Almanzorrek erregeorde moduan gobernatu zuen 1002an hil arte, gero bere semeak Abd al-Malik al-Muzafarrek 1009 arte ordezkatua.

Orduan Muhammad II.a al-Mahdik zuzendutako matxinadak (gero Suleiman al-Mustainek ordezkatua) tronua kendu zion, 1010eko ekainaren 23an espetxetik irten arte. Egoera horretan 1013an berebereek Kordoba arpilatu eta Hisham hil zuten bere hautagaia tronuan kokatuz.

Erreferentziak


Aurrekoa
Al-Hakam II.a
Kordobako kalifa
976-1009
Ondorengoa
Muhammad II.a al-Mahdi


Aurrekoa
Muhammad II.a al-Mahdi
Kordobako kalifa
1010-1013
Ondorengoa
Suleiman al-Mustain


Biografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.