Omeiatar Kaliferria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Omeiatar kaliferria
بنو أمية
Banu Umayyah

661 – 750
Monarkia
Umayyad Flag.svg
Ereserkia
Umayyad750ADloc.png
Historian izandako zabalera handiena.
Sorrera 661
Ezeztapena 750
Erbestean hasiera 756
Erbestean bukaera 1031
Hiriburua Damasko
Hizkuntza(k) Arabiera
Erlijioa Islam sunita
Aurrekoak
Flag of Afghanistan (1880–1901).svg Rasidar kaliferria
Flag of PalaeologusEmperor.svg Bizantziar inperioa
Flag of None.svg Bisigodoen erresuma
Ondorengoak
Abasidar kaliferria Flag of Afghanistan (1880–1901).svg
Kordobako kaliferria Umayyad Flag.svg

Omeiatar Kaliferria (arabieraz: بنو أمية, Banu Umayyah) Mahoma hil ondoren izandako lau kaliferrietatik bigarrena izan zen. Omeiatar leinuak zuzendua izan zen, leinuaren sortzailea Umayya ibn Abd Shams izan zen. Omeiatarren familia Uthman ibn Affanekin iritsi zen boterera (K. o 644–656), baina omeiatarren erregimena Muawiya ibn Abi Sufyanek sortu zuen Musulmanen Lehen Gerra Zibilaren ondoren, 661. urtean (Hejiraren ondoko 41. urtean).

Nahiz eta omeiatarrak jatorriz Mekakoak izan, Damasko aukeratu zuten hiriburutzat. Hedadurarik zabalena izan zuenean (13.400.000 km2), munduko inperiorik zabalena bilakatu zen.[1]

Gizarte antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Omeiatarren zerga sistema eta praktika administratiboak ez omen ziren bidezkoak hainbat musulmanen begietara. Izan ere, kaliferrian lau gizarte klase bereizten ziren:

  • arabiar musulmanak
  • arabiarrak ez ziren musulmanak
  • musulmanak ez ziren pertsona libreak (kristauak, juduak, zoroatriarrak)
  • esklaboak

Arabiar musulmanak gizartearen goialdean zeuden, eta konkistatutako lurraldeetan agintzen zuten. Islamak musulman guztien arteko berdintasuna sustatzen duen arren, arabiarrek estimu handiagoan zuten haien burua eta ez ziren gainerako musulmanekin nahasten. Musulmanen arteko desberdintasunak ezinegona sortu zuen, eta islama gehiago hedatzen zen neurrian, fededun berriek ez zituzten arabiarren eskubide berak. Horren ondorioz eta beste hainbat a, abbastar iraultza gertatu zen 740ko hamarkadan. Abbastar Kaliferriak omeiatarrak bota zituenean, Al-Andalusera ihes egin zuten eta 1031. urtera arte iraun zuen Kordobako Kaliferria sortu zuten.

Damaskoko kalifen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Omeiatar Kaliferria Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Blankinship, Khalid Yahya (1994), The End of the Jihad State, the Reign of Hisham Ibn 'Abd-al Malik and the collapse of the Umayyads, State University of New York Press, 37. orrialdea, ISBN 0791418278 .


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.