Hobelex

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hobelex LibreOfficen instalatzerakoan Huspell SpellChecker motorra desgaitzea komeni da.
Hobelex zuzentzaile lexikoa erabiltzerakoan, ezagunak ez diren hitzak gorriz azpimarratuak agertuko dira eta urdinez azpimarratutako hitzei, erabat zuzenak ez direlakoan, beste aukera batzuk eskainiko zaizkie.

Hobelex euskararako lehen lexiko-zuzentzailea da, UZEIk garatua. Zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa da, euskaraz akats ortografikorik gabe idazten eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuarekin idazten laguntzen duen tresna[1].

Euskaltzaindiaren arauak eta Eusko Jaurlaritzako Terminologia Batzordearen erabakiak dira Hobelexen zuzenketa-proposamenen oinarri nagusiak. Hobelex etengabe eguneratzen da eta, beraz, bertsio berriak deskargatzen joan ahala eguneratutako proposamenak egiten ditu zuzentzaileak[1].

Erabilerraza da, izan ere, idatzi ahala egiten ditu hobekuntza-proposamenak, eta erabiltzaileak aski du azpimarratutako hitzaren gainean klik egitea proposamena onartzeko. Hiztegi pertsonala sortzeko aukera ere badu. Hasieran PCetarako Word testu-editorean eta Microsoft Officeko beste programetan erabil zitekeen. Geroago[2], LibreOffice paketean txertatzeko aukera ere[3] eskaini zen.

Oso erraz instalatzen da[1].

Ezer instalatu gabe ere, online erabil daiteke[4].

Zuzentzaile ortografiko hutsek ez bezala, Hobelexek hobespen lexikoak ere egiten ditu, eta hori testuaren egokitasuna bermatzeko lagungarria da[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]