Hiztegi
Wikipedia(e)tik
Hiztegi bat alfabetikoki ordenatuta egon ohi diren hitz edo terminoen kontsultarako lana da. Hiztegiak egiteaz arduratzen den jakintzagaiari hiztegigintza deritzo. Ematen duen informazioa hiztegi motaren arabera aldatzen da.
Hiztegi motak [aldatu]
- Hiztegi arrunta: hizkuntza baten hitzak biltzen ditu, haien esanahi guztiekin.
- Hiztegi etimologikoa: hizkuntza batean, hitz bakoitzaren jatorria azaltzen du.
- Sinonimo eta Antonimo hiztegia: hitz bakoitzak dituen sinonimo eta antonimoak adierazten ditu.
- Hizkuntza hiztegia: beste hizkuntza batean, hitz baten baliokidea adierazten du.
- Hiztegi gramatikala: hemen ez dira biltzen hitzak, esamolde gramatikalak baizik.
Ikus, gainera [aldatu]
| Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |