Hojas Libres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hojas Libres
Motaegunkari
Fitxa teknikoa

Hojas Libres (euskaraz: «Orri askeak») Primo de Riveraren diktaduraren garaian, 1927ko apiriletik 1929ko abendura arte, Lapurdin oposizio espainiarrak argitaratu zuen aldizkaria izan zen. Espainian klandestinoki zabaltzen zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hojas Libres baino lehen, Alfontso XIII.a Espainiakoaren eta Miguel Primo de Rivera diktadorearen aurkariek Parisen España con honra argitaratu zuten, besteak beste, Carlos Esplá eta Eduardo Ortega y Gasset. 1927an Hojas Libresek ordezkatu zuen. Aldizkari berria, Ortega y Gassetek zuzenduta, Hendaian (Lapurdi) egiten zen eta kolaboratzaileen artean, urte horietan Ipar Euskal Herrian erbesteratua zegoen Miguel Unamuno agertzen zen. Formato txikikoa zen eta gutxienez hiru zenbaki plazaratu ziren. Bi zenbaki, lehenengoa (1927ko apirila) eta hirugarrena (1929ko abendua), Espainiako Liburutegi Nazionalean gordetzen dira.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]