Home Alone

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:37, 22 urtarrila 2016

Home Alone (euskaraz Etxean Bakarrik) 1990ko Chris Columbus estatubatuar zuzendari eta ekoizlearen umorezko filma bat da. Macaulay Culkin, Joe Pesci, Daniel Stern, John Heard eta Catherine O'Hara aktoreak antzeztu zuten.

Bereganatutako arrakasta itzelaren ondorioz hainbat jarraipen izan ditu: Home Alone 2: Lost in New York (1992), Home Alone 3 (1997), Home Alone 4 (2002) eta Home Alone: The Holiday Heist (2012). Hortaz gain, filma honi esker orduan mutikotxo bat zen Macaulay Culkin aktorea mundu mailan ospetsu eta haur zinemako izar bilakatu zen.

Bi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (John Williams) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria ("Somewhere in My Memory", "Nonbait Nire Oroimenean", John Williams eta Leslie Bricusse).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEB, Illinois estatuko Winnetka udalerria. Kevin McAllister (Macaulay Culkin) kide ugariko familia bateko zortzi urtetako mutikoa ezustean etxean bakarrik gelditu da, bere familia osoa Frantziara oporrak pasatzera joan denean etxean laga baidute. Kevinek bere kaxaz baliatzen ikasi eta bere etxea nahiz auzoko gainontzeko itxitako etxebizitza guztiak lapurtzeko asmoa duten Harry eta Marv (Joe Pesci eta Daniel Stern) lapur aldrebesei aurre egin beharko die. Amak (Catherine O'Hara) semea faltan bota bezain laister, Kevinen bila itzultzeko Chicagorako hegaldia hartuko du.

Aktoreak

Aktorea Pertsonaia
Macaulay Culkin Kevin McCallister
Joe Pesci Harry Lime
Daniel Stern Marv Merchants
John Heard Peter McCallister
Roberts Blossom Marley
Catherine O'Hara Kate McCallister
Angela Goethals Linnie McCallister
Devin Ratray Buzz McCallister
Gerry Bamman Osaba Frank McCallister
Hillary Wolf Megan McCallister
John Candy Gus Polinski
Larry Hankin Balzak ofiziala
Michael C. Maronna Jeff McCallister
Kristin Minter Heather McCallister
Jedidiah Cohen Rod McCallister
Kieran Culkin Fuller McCallister
Terrie Snell Izeba Leslie McCallister
Jefferey Wiseman Mitch Murphy
Ralph Foody Johnny gangsterra
Michael Guido 'Serpents' gangsterra
Dan Charles Zulcoski Pizza banatzailea
Michael Hansen gidaria

Jarraipenak

Kanpo loturak