Honda Tadakatsu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Honda Tadakatsu.

Honda Tadakatsu (japonieraz 本多忠勝, 1548-1610eko abenduak 3), Honda Heihachirō (本多平八郎, Honda Heihachirō) ere deitua, japoniar jeneral bat eta ondoren Sengoku aroaren amaieran eta Edo aroaren hasieran Tokugawa Ieyasuren agindupeko daimyō bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniako Mikawa probintzian jatorria zuena, Tokugawa Ieyasuren zerbitzaria izan zen, 100.000 kokuko balioa zuen hana zen Ōtakiko daimyo izatetik 150.000 koku balioa zuen Kuwanako hanekoa izatera pasatzera bultzatu zuena bere zerbitzuengatik sari bezala. Gainera, bere seme Honda Tadamoto Otakiko daimyo bihurtu zen. 1609an, jada erretiratua, bere beste seme Honda Tadamasa Kuwanaren kargu geratu zen. Bere biloba Honda Tadatoki Ieyasuren biloba zen Senshimerekin ezkondu zen. Urte mordoa leialki zerbitzatzen eman arren, Tadakatsu Tokugawa shogunerriko edozein postu publikotatik banandua izan zen instituzio militarretik zibil baketsurako bere eboluzioan, bere garaiko beste hainbat gerlarik jasan behar izan zuten gauza bera, Japoniak nahiko baketsua izan zen Tokugawa Shogunerrian jasan zituen aldaketa sozial berrietara egokitzen asmatu ez zutenak.

Tadakatsu ospe handia zuen gerlari bikain bat bezala errekonozitua izan zen. Oda Nobunagak "Samuraia samuraien artean" deitzen zuen, Toyotomi Hideyoshik samurairik hoberenak "Honda Tadakatsu ekialdean eta Tachibana Muneshige mendebaldean" zirela zioen, Takeda Shingenek ere esan zuen Tadakatsu "Tokugawa Ieyasurentzako luxu bat" zela.

Jeneral bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honda Tadakatsu orokorrean Tokugawa Ieyasuren jeneralik hoberenetakotzat hartua da eta bere maisuaren ia gudu garrantzitsu guztietan borrokatu zuen. Errekonozimendu handia lortu zuen 1570ean gertatu zen Anegawako guduan, non Azai klana eta Asakura klanaren agindupeko armada garaitu zuen Tokugawaren aliatua zen Oda Nobunagarekin batera. Tadakatsuk Tokugawaren porrotik handiena izan zen 1572ko Mikatagaharako guduan ere parte hartu zuen, eta orduan garaituak izan ziren arren, Tadakatsu Takeda klanaren aurkako mendekuan agertu zen 1575eko Nagashinoko guduan. Tadakatsuk arkabuzari tropa bat zuzendu zuen Oda-Tokugawa aliantzak aurkeztu zuen guduan Takeda Katsuyorik zuzendutako Takedatarren zalditeria garaituz.

Honda Tadakatsuk 1600eko Sekigaharako guduan ere parte hartu zuen non Tokugawa Ieyasuren ekialdeko armadak Ishida Mitsunarik zuzendutako mendebaldeko aliantzarena garaitu zuen, Tokugawak herrialdearen kontrola hartzea ahalbidetu zuena.

Tadakatsuren inguruan zenbait elezahar sortu dira. Borrokatu zuen gudu guztietan zauririk sekula ez zuela jaso esaten da. Orein adarrez apaindutako bere kasko ospetsuak gudu zelaian erraz identifikatua izatea ahalbidetzen zuen. Bere zaldia Mikuniguro bezala ezagutzen zen. Gudu zelaian egiten zituen balentriak hain ziren handiak, bere armarik gogokoena, Tonbo-Giri deituriko lantza bat (edo "Burruntzi Moztailea", bere orria hain baitzen zorrotza bertan burruntzi bat pausatuz gero erdibitu egingo zela uste zela), Japoniako Hiru Lantza Handietakotzat hartu zela.


Aurrekoa
Inor ez
Ōtakiko jauna
1590-1601
Ondorengoa
Honda Tadamoto


Aurrekoa
Inor ez
Kuwanako jauna
1601-1609
Ondorengoa
Honda Tadamasa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Honda Tadakatsu Aldatu lotura Wikidatan