Horace Walpole
Wikipedia(e)tik
Horace Walpole (Londres, Ingalaterra, 1717 - Londres, Ingalaterra, 1797) ingeles idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Robert Walpoleren semea zen. Cambridgen egin zituen ikasketak eta parlamentuko kide izan zen. Gaztelu pseudogotiko bat eraiki zuen, eta bertan bere inprimategia jarri zuen, hartan bere eta Thomas Grayren obrak argitaratu zituela.
Idatzi zituen gutunen bilduma (3.000tik gora) gordetzen da, garaiko goi-gizarteaz testigantza ematen duena. Bere libururik ezagunena, The Castle of Otranto (1765, Otrantoko gaztelua) eleberri gotikoaren eredua da, eta erromantizismoaren aitzindaritzat hartua izan da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.