Ibil bedi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibil bedi
Datuak
JatorriaNafarroa
Musika motapop-rock
Urteak2018 -
Taldekideak
Ibai Osinaga
Amets Aranguren
Areta Senosiain
Eder Escalera
Javier Larrañeta
Informazio gehigarria
Twitter: ibilbedi Instagram: ibilbedi Badok: ibil-bedi Bandcamp: ibilbedi Spotify: 7G1Dk75CFYOy9QOIxLPaIi Musikasten: ibil-bedi Deezer: 139442532 Edit the value on Wikidata

Ibil bedi 2018 urtean Nafarroan sorturiko pop musika talde bat da. Irunberri, Erriberri, Zangoza eta Iruñeko bost lagunek osatzen dute taldea eta jotzen dituzten instrumentuak gitarra, baxua, biolina, saxoa, bateria, teklatua eta ahotsak dira. Haien lehenengo diskoak «Berandu baina garaiz» du izena eta 2019ko ekainean argitaratu zuten.

Urte bereko bukaeran abesti bikoitz bat atera zuten: «Bide Zuzena-Teilaturantz», bideoklip eta guzti. Taldearen bigarren lanaren izenburua «Beltxarga Beltza» da, 2021an argitaratua, hamaika abestiz osatua. 2023ko apirilean, hirugarren lan luzea argitaratu zuten «Goldea» izenburupean.

Ibil bedi taldearen abestiak gai anitzezkoak dira: maitasuna, dudak, sorpresak, galerak eta bizipenak. Musikalki pop-a da estilo nagusia, baina beste estilo batzuk hauteman daitezke.[1]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Berandu baina garaiz (2019, autoekoizpena)[2]
  • Beltxarga beltza (2021)
  • Goldea (2023) [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Ibil bedi "Beltxarga beltza". Euskadiko Antzoki Sarea.
  2. «Berandu baina garaiz» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  3. «Goldea» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.