Irunberri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Irunberri

 Nafarroa
Irunberriko bandera

Irunberriko armarria

Izen ofiziala Lumbier
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Alkatea Mauro Gogortzena Aoiz
(AIL, eskuineko indep.)
Herritarra irunberriar
Koordenatuak 42°39′8″N 1°18′28″W / 42.65222°N 1.30778°W / 42.65222; -1.30778Koordenatuak: 42°39′8″N 1°18′28″W / 42.65222°N 1.30778°W / 42.65222; -1.30778

[[Fitxategi:|300px]]

Eremua 56,66 km2
Garaiera 467 m
Distantzia 38 km Iruñera
Posta kodea 31440
Biztanleria 1.397 bizt (2009)
Dentsitatea 24,66 bizt/km²
www.lumbier.es http://www.lumbier.es/es www.lumbier.es

Irunberri (Urunberri Erronkariko euskaraz eta Lumbier gaztelaniaz) Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 1.397 biztanle ditu 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera eta Nafarroako hiriburutik 38 kilometrora kokatzen da.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Irunberriko arroilaren ikuspegia.

Irunberri Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da, Nafarroako hiriburutik 38 kilometrora. Herrira heltzeko N-240 errepidea hartu behar da Iruña-Huesca norabidean. Behin Judasko bentara ailegatuta, ezkerrerantz jo behar da NA-150 errepidea hartuta. Herriko punturik altuena Arangoiti mendiaren 1.355 metrotan dago, Leireko mendizerraren baitan.

Irunberrik, Urraulbeitirekin egiten du muga mendebaldean, iparraldean eta ekialdean Erromantzatuarekin, hegoaldean Ledea eta Esarekin eta hego-mendebaldean Oibargo udalerriarekin.

[aldatu] Klima eta landaredia

Irunberriko klima, mediterraniar eta ozeanikoaren tarteko klima da. Altueraren arabera aldaketak nabarmenak diren arren, urteroko batez besteko tenperatura 12-13 Â°C ingurukoa da. Urteroko batez besteko prezipitazioa 800-1200mm ingurukoa.

Jatorrizko landaredia, haritzi, artedi, pagadi eta pinudiek osatzen zuten, baina gizakiaren mendeetako ustiapenaren ondorioz, birlandaturiko pinuak baino ez dira kontserbatzen gaur egun. Pinudi hauek XIX. mendetik aurrera landatu ziren Austria eta Japoniatik ekarritako pinu lariziarrak dira.

[aldatu] Estazio meteorologikoa

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 484 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[1]

[aldatu] Arroila

Sakontzeko, irakurri: Irunberriko arroila
Irunberriko arroilaren ikuspegia.

Udalerrian dugu izen bereko arroila ikusgarria, laburra baina oso interesgarria den haitzebakia da, Irati ibaiak bertako kareharria erosionatuz eratu duena. Kilometro bateko luzera du eta 150 eta 400 metro arteko altuera.

[aldatu] Historia

Irunberriko udalerriaren mugetan Paleolito garaiko hainbat aztarna aurkitu dira Judasko bentatik gertu. I. mendean Erromatarren Inperioak herrixka sortu zuen gaur egun Irunberri ezartzen den gunetik gertu. Garai hartako hainbat mosaiko eta txanpon aurkitu dira.

[aldatu] Ekonomia

Jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da historian zehar, baina gaur egun, industria eta zerbitzuek bigarren mailako jarduera bihurtu dute. Horrela, nekazaritzan lan egiten duten irunberriarren erdientzat nekazaritza bigarren jarduera da, lanpostu nagusiaren osagarria. Lur gehienak sekain lurrak dira,besteak beste, garagarra eta garia zerealak lantzeko erabiliak. Mahastien azalera asko gutxitu zen filoxeraren gaitzak eraginda eta 1891n zeuden 377 mahastiak, XX. mendearen hasieran erdira murriztu ziren.

Laborantza lurren azalera asko handitu zen XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen hasierara arte, hobekuntza teknikoek eraginda, baina azkenean azpiegiturak hobetzeak eta industrialde berriak eraikitzeak industriara bideratu ditu nekazaritzan lan egiten zuten pertsona asko. Abeltzaintza abeletxe intentsiboetan hazitako animalietara mugatzen da (1990eko hamarkadan 1.325 txerri eta 1.000 oilo inguru zeuden). Bestelako abeltzaintzak ez du sekula garrantzirik izan Irunberrin.

1939ko maiatzaren 30ean Nafarroako aurrezki kutxak sustaturiko koperatiba sortu zen eta 1940ko martxoaren 3an San Isidro Upategi koperatiba. Nafarroako hainbat herritan gertatu bezala, Irunberrin ere lursailen erreforma sakona egin zen XX. mendean zehar. Lursailen tamaina txikiak nekazaritza-ustiapenek probetxu txikia izatea eragiten zuen, eta ekoizpena handitzeko hainbat orube txiki batu eta lursail handiagoak sortu ziren. 1974ko erreforma horrek 1.634 hektareatan gauzatu zen eta 274 jaberi eragin zien. Hektarea horietan zeuden 3.249 lursailak 458 lursailetara murriztu ziren.

Irunberriko lur komunak 3.222 hektarea hartzen zituen 1990eko hamarkadan erroldaturiko laborantza lurren %60,9), Nafarroako batezbestekoa baino askoz gehiago.

[aldatu] Industria

Industrian herritarren %60k egiten du lan, bai Irunberrin bertan dauden enpresetan, bai Agoitz eta Iruñea bitarteko industrialdeetako enpresetan. Sortutako lehen enpresak manufaktura eta autoen konponketarako tailer txikiak izan ziren XX. mendearen hasieratik aurrera. Ondoren mota askotako enpresa txikiek pabilioiak eraiki zituzten herriaren kanpoaldean, eta azkenik, XX. mendearen amaieran, Nafarroako gobernuak zuzenduriko hazkunde industriala gauzatu zen.

Nafarroako gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez, Irunberri industrialdea eraiki zen XXI. mendearen hasieran. Eraikuntza lanak 2008an hasi eta urtebete geroago amaitu ziren hiritartzearekin, ondoren, enpresen pabilioiak eraikitzen hasi ziren. Proiektua 2007ko urtarrilaren 18an aurkeztu zieten Nafarroako gobernuko arduradunek Irunberriko udaleko ordezkariei. Azpiegituraren datu teknikoak honakoak dira:

Azalera guztira: 98.565 m2

Lursailen azalera: 53.899 m2

[aldatu] Energia eolikoa

2008. urtearen amaieran Acciona enpresak, airesorgailuak ekoizteko lantegi berria eraikitzeko obrak hasi zituen udalerriaren kanpoaldeko gunean. Lantegia Judasko bentan egongo da, 300.000 metro koadroko industrialde berrian. Guztira 1.000 lanpostu berri sortuko direla aurrikusten da[2]. Hasieran Accionaren lantegiak 100.000 metro koadro izango zituen arren, azkenean enpresak hirukoiztu egin zuen lantegi berria eraikitzeko azalera.

[aldatu] Parke eolikoak

Sakontzeko, irakurri: Nafarroako parke eolikoak

Irunberriko udalerriaren mugetan, Izko mendizerran, eta Oibar eta Urraulbeiti bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Oibar" izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako potentzia 36,64koa megawatt da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Horrez gain, Izko mendizerran baita ere, "Izko" izeneko parkea dago, ezarritako potentzia 33,00 megawattekoa da, eta jabea Acciona Energia da. Eta Zangoza eta Oibarren "Salajones" izeneko 19,14 megawatteko parkea.

[aldatu] Zerbitzuak

Zerbitzuetan biztanleriaren heren bat aritzen da, herrian dauden lau ikastetxeetan (haurren hezkuntzako eskola, DBH ikastetxea, ikastola eta Lanbide Heziketako eskola), merkataritza, banketxe, udal bulego, eta tabernetan.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Ondarea

  • Jasokundearen eliza: XIV. mendean eraikitako parrokia da, gurutze latindarraren oinarridun nabe bakarreko eliza da, guztira bost zatitan banaturik.
  • Antillon Etxea: XVIII. mendeko jauregi barrokoa da. Fatxadan hainbat elementu eta material desberdin batzen dira.

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Irunberriko jaiak abuztuaren 30ean hasten dira, Erramun Deunaren bezperan, udaletxetik jaurtitako zuziri batekin. Horrez gain, urtean zehar hainbat festa ospatzen dira herrian: abuztuaren 14ean Jasokundeko ama-birjina, eta maiatzaren 15ean San Isidro.

[aldatu] Kirolak

  • Ilunberri Futbol Taldea
  • Iturbero Igeriketa Kluba
  • Arbayun Zalditegia

[aldatu] Euskara

Herria euskalduna izan zen XVIII. mendea arte, Jose Maria Jimeno Juriok, Aingeru Irigaraik eta Eusebio Rebolé irunberritarrak idatzi dutenaren arabera. Horren lekuko, Reboléren hitzak: "Que el euskara es la lengua materna de Lumbier no es difícil probarlo... Son los mismos lumbierinos del siglo XVII quienes nos darán noticias sobre el uso dela lengua vasca" (...) "Aún siendo la lengua madre de Lumbier el euskera, según testimonios en aquellos años la mayoría de la población del Lumbier era bilingüe conociendo la lengua romance y la vascongada, si bien existía numeroso grupo depersonas que sólo conocían la lengua vascongada".

Halaber, herriko eta inguruetako euskal toponimia ugaria eta herriko hizkeran utzitako arrasto nabarmenak (erdal grafiaz idatzita: artalan, apurras, biarra, birica, ciquiña, ciriquiar, colco, chanchigorri, cherri, echecoarte, ezpuenda, furrundiar, langarra, maitiar, matacherri, mozorro, mustur, ondarra, piperra, rieca, sabayado, zaborra, zacarro, zartaco).

Gaur egun euskaldun kopuru apala eta eremu "ez euskaldunean" sailkatuta dagoen arren, 1980tik Arangoiti ikastola abian dauka herriak. Eta ikastetxe hori berriztatzeko Nafarroa Oinez antolatu zuen 2003an, "Harriz herri Irunberri" lelopean. Hala ere, urriaren 19an ospatu behar zuten jaia zapuztu egin zuen eurite batek, ibilbidearen azpiegiturak suntsituz. Ezbeharrak ezbehar, jendearen erantzun eskuzabalak, azkenik, ahalbidetu egin zuen ikastola egokitzeko prozesua.

[aldatu] Gune mistoaren zabaltzea

Sakontzeko, irakurri: Euskararen Foru Legea

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Irunberri) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[3].

Gaur egun Irunberri gune ez-euskaldunean dago, eta hori dela eta hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko hizkuntza inkestaren arabera, herritarren %7,88k zekien euskaraz hitz egiten.

[aldatu] Demografia

Irunberriko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.921 1.940 1.995 1.959 1.913 1.860 1.818 1.802 1.609 1.517 1.540 1.403 1.383

2008ko erroldaren arabera, 66 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,81 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

2007an Agrupación Independiente de Lumbier (AIL, UPNtik hurbil) taldeko Javier Mauro Gogortzena Aoiz aukeratu zuten alkate. Taldeak bost zinegotzi lortu zituen eta gehiengo osoa azken hauteskundeetan. Ordezkaritza lortu zituzten beste hiru zerrendak Progresistas de Lumbier-Irunberri Ondalan (2), Nafarroa Bai (1) eta Eusko Abertzale Ekintza (1) izan ziren.

Irunberriko Udala-2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
AIL 483 5
Irunberri Ondalan 263 2
Nafarroa Bai 127 1
EAE 122 1

2011ko udal hauteskundeetan antzeko egoera suertatu zen; ezkerraren esparrua hiru zerrendatan banatuta agertu zen: Progresistas de Lumbier-Irunberri Ondalan[4] (2 zinegotzi), Bildu (1) eta I-E (1). Horrek AIL (5) eskuindarraren gehiengo absolutua erraztu zuen; Gogortzenak alkate kargua gorde izan zuen.

Irunberriko Udala-2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
AIL 549 5
Irunberri Ondalan 185 2
Bildu 125 1
I-E 123 1

[aldatu] Udaletxea

Udaletxea XV. mendearen amaieran eraiki zen eta eraikuntzarako adreilua eta harlandua erabili zituzten. 1870ean berreraiki behar izan zuten sute batek antzinako eraikina erabat suntsitu ostean. Bi solairu eta adreiluzko ataria dauzka. XX. mendearen amaieran berrikuntza lanak egin ziren (12,9 milioi pezetako aurrekontuarekin) Nafarroako gobernuak emandako diru laguntzari esker. Udala alkateak eta zortzi zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 48

[aldatu] Irunberriko alkateen zerrenda

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991 José María Juanto
1991-1995 José Andrés Burguete Indep.[5]
1995-1999 José Andrés Burguete Indep.
1999-2003 José Ramón Labairu Usotz AIL
2003-2007 Joaquín Garde San Martín AIL
2007-2011 Mauro Gogortzena Aoiz AIL
2011-2015 Mauro Gogortzena Aoiz AIL


[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia berdinaren beste linea batek Irunberri eta Iruñea batzen ditu, Irunberritik aurrera aurreko lineak duen ibilbide berarekin.

[aldatu] La Tafallesa

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

[aldatu] Herri senidetuak

[aldatu] Irunberritar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Bibliografia

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Irunberri
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak