Idoia Mariezkurrena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idoia Mariezkurrena
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Idoia Mariezkurrena Fernandez
JaiotzaDonostia1970eko uztailaren 11 (53 urte)
HerrialdeaNafarroa Garaia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta eta atletismo entrenatzailea
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

IAAF: 14261109 Edit the value on Wikidata

Maria Idoia Mariezkurrena Fernández (Donostia, Gipuzkoa, 1970eko uztailaren 11) atleta profesional ohia da. Donostian jaio zen arren, hegoaldeko nafarra da: Iruñean bizi da 16 urte zituenez geroztik,[1] eta bere atleta ibilbide osoa egin zuen Pamplona Atlético klubarekin. Xabalina jaurtiketan nabarmendu zen, eta Espainiako txapelketetan 14 domina irabazi zituen: urrezko hiru (1995, 1996 eta 1997), zilarrezko sei eta brontzezko bost. Nafarroa Garaiko txapeldunaren 18 titulu ditu, pisu jaurtiketan, disko jaurtiketan eta xabalina jaurtiketan. Nafarroa Garaiko errekorrak 40 aldiz hautsi zituen pisu jaurtiketan (9 aldiz) eta xabalina jaurtiketan (31 aldiz). Nafarroa Garaiko xabalina jaurtiketako errekor absolutua du, 57,50 metrorekin. 1995ean, Nafarroa Garaiko urteko kirolari hoberena izendatu zuten.[2]

Gaur egun atletismoko entrenatzailea da,[1][3] eta jaurtiketa proben arduraduna Espainiako Atletismo Federazioan.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) García Larumbe, Andrea. (2016-01-18). «Idoia Mariezkurrena: “La política me aterra, pero me gusta la revolución que hay”. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2018-08-09).
  2. Landa Ballaz, Luis. «Mariezkurrena Fernández, Idoia» Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-08-09).
  3. (Gaztelaniaz) «Idoia Mariezkurrena: “Los entrenadores no hacemos magia. Si no, en vez de dos Quijera, tendría diez”» Diario de Navarra 2017-02-19 (Noiz kontsultatua: 2018-08-09).
  4. (Gaztelaniaz) Fleitas, Begoña. (2018-04-19). «La jabalina española se 'lanza' hasta límites históricos» Marca (Noiz kontsultatua: 2018-08-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]