Igorren kanpainako egitandien kantorea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Igorren kanpainako egitandien kantorea (ekialdeko eslaviera zaharrean: Слово о плъку Игоревѣ, Slovo o plŭku Igorevě; ukraineraz: Слово о полку Ігоревім, Slovo o polku Ihorevim; errusieraz: Слово о полку Игореве, Slovo o polku Igoreve) ekialdeko eslaviera zaharrean idatzitako egile ezezaguneko olerki epikoa da.

Olerkian, Igor Sviatoslavitxen (errusieraz: Игорь Святославич; ukrainieraz: Ігор Святославич) Don ibaiaren eskualdeko kumanoen aurkako erasoaren berri ematen digu. Batzuek olerkia asmakizun berria ez ote den zalantza piztu badute ere, gaur egungo adituek ontzat hartzen dute, eta Erdi Arokoa dela ere egiaztatu dute (XII. mendekoa).

Alexander Borodinek olerkia moldatu zuen opera bat idazteko, eta Errusiako klasikorik onenetariko bat da. Igor Printzea deritzon opera hori 1890ean antzeztu zuten estreinako aldiz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Igorren kanpainako egitandien kantorea Aldatu lotura Wikidatan