Ukrainera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ukrainera
украї́нська мо́ва (Ukrayins'ka mova)
Non mintzatzen den: Ukraina 
Eskualdea: Europako ekialdea
Hiztunak: 42-47 milioi 
Rankina: 26.a
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Eslaviarra
  Ukrainera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak:  Ukraina
 Transnistria (Moldavia)
Erakunde araugilea: Ukrainako Zientzien Akademia Nazionala
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: uk
ISO 639-2: ukr
ISO 639-3:

 

Ukrainians en.svg
 

Ukrainera[1][2] Ukrainan hitz egiten den ipar-mendebaldeko eslaviar hizkuntza da, bertan ofiziala delarik.

40 milioi hiztun baino gehiago ditu.

Historia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko erroldaren arabera, hiztun gehienak herrialdeko ipar eta mendebaldean bizi dira.

Errusiera zaharra bitan banatu zen Erdi-Aroan; ipar-ekialdekoa (Novgorod eta Moskukoa) gaurko errusiera bihurtu zen; hego-mendebalekoa, Polonia eta Lituaniara lotuta, gaurko bi hizkuntzatan bihurtu zen: bielorrusiera eta ukrainera.

Errusiako Inperioaren garaian, ukrainera bigarren hizkuntzarik mintzatuena zen; hala ere, ez zen ofizialki erabilita, baztertuta baizik (errusiar txikia deitzen diote). Bestela, Sobiet Batasunaren lehenengo urteetan, 1921etik 1932ra tolerantziaren politika eta hizkuntzaren hedapenaren aldekoa egon zen. Hortik aurrera eta 1957 arte, hala ere, jazarpena eta errusieraren inposaketa jasan behar izan zuten hiztunek. Nikita Khrustxev ukrainarraren agintaldian, 1960ko hamarkadaren hasieran, berriro ere babesa eduki zuten ukrainerazko hiztunek, bai eta hurrengo urteetan Petro Xelestekin ere. 1980ko hamarkadan, aldiz, Volodimir Stxerbitski atzera errepresiora lerratu zen, Mikhail Gorbatxoven erreformak iritsi bitartean.

Azkenik, 1991tik aurrera eta independentzia lortu ondoren hizkuntzaren ofizialtasuna erdietsi zuten hiritarrek.

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukraineraren dialektoak (2005).

   Iparraldekoa

   Hegoekialdekoa

   Hegomendebalekoa

Hiru dialekto nagusiak daude:

- Iparraldekoa, Ukrainako iparraldean, eta Bielorrusia ta Poloniako mugaldeak

- Hegoekialdekoa (hizkuntza ofizialaren iturri nagusia) Errusiako eskuale batzutara zabalduta

- Hegomendebalekoa (batzuek Karpatoetako "rusyn"era hizkuntza proprioa dela uste dute)

Alfabetoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Alfabeto ziriliko

Ukrainar alfabetoa:

А а Б б В в Г г Ґ ґ Д д Е е Є є Ж ж З з И и І і Ї ї Й й К к Л л М м Н н О о П п Р р С с Т т У у Ф ф Х х Ц ц Ч ч Ш ш Щ щ Ь ь Ю ю Я я

Transkripzio-sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak 156. arauan[3] alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema arautua ematen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ukrainera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.