Kieveko Rusa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kieveko Rusa
Київська Русь
Киевская Русь

862 – 1349
Leinuzko aristokrazia
Yarthewise.png
Rus de Kiev en 1237.png
Kieveko Rusa 1237an
Hiriburuak Novgorod 882 arte, Kiev 882tik aurrera
Hizkuntza(k) Antzinako ekialdeko eslaviera
Dirua Grivna
Aurrekoak
Flag of None.svg Khazaria
Flag of None.svg Ruseko Khaganatoa
Ondorengoak
Novgorodeko Errepublika Nowogród.svg
Galitzia-Voliniako Printzerria Alex K Halych-Volhynia-flag.svg
Vladimir-Suzdalgo Printzerria Coat of Arms of Vladimir (1781).png
Kieveko Printzerria Alex K Kyiv Michael.svg
Smolenskeko Printzerria Flag of None.svg
Txernigoveko Dukerri Handia Alex Chernigiv.svg
Riazaneko Dukerri Handia Alex K Kyiv Michael.svg
Lituaniako Dukerri Handia Alex K Grundwald flags 1410-03.svg
Tverreko Dukerri Handia Rus-1389.png
Kieveko Printzerriaren mapa, XI. mendea.

Kieveko Rusa edo Antzinako Errusiar Estatua lehen ekialdeko eslaviar estatua izan zen, Kievetik gobernatua, gaur egun Ukraina herrialdeko hiriburua dena, 880tik XII. mendearen erdialdera arte. Vladimir I.a Kievekoa Handiaren (980-1015 eta honen seme Jaroslav I.a Jakintsuaren (1015-1054) erregealdiak Kieven urrezko aroa suposatu zuten, kristautasun ortodoxoaren onarpena eta eslabiar hizkuntzan idatzitako lehen lege kodea ikusi zituena, Ruskaia Pravda izenekoa. Kieveko Rusa Erdi Aroan Europan existitu zen estaturik handiena izan zen.

Kieveko Rusaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rus honetako kronikarik antzinakoena den Nestorren Kronikaren arabera, Rurik izeneko barego bat (izen honek belatza esan nahi du. Serbiar-luzitaniar hizkuntzan Rurk belatza da, Rarog eslaviar mitologian ere suzko belatz bat da. Obodritak, Baltiko itsasoan bizi ziren eslaviar konfederakuntza bat, era berean Reregi deituak ziren, hauen hiriburua Rerik deitzen zelarik. Errusian aurkitutako erdi aroko txanponek gaur egun Ukrainako errepublikak erabiltzen duen ikurra daramate, bere harrapakinaren gainera erortzen ari den belatz bat alegia, hori zen Baltikoko eslaviarren ruriktar dinastiaren ikurra. Gainera, belatza, eslaviar folkloreko ikurrik ezagunena da. Oraindik Polonian eta Txekiar Errepublikan Rerik eta Ririk izenak aurki daitezke, erabat bertakoak) Novgorod hirian ezarri zen (lider bezala aukeratu zuten zenbait tribu eslaviar eta finlandiarrek) 860 inguruan hegoaldera joan eta bere agintea Kievera zabaldu aurretik. Kronikak Rurik Rurikovitx dinastiaren aitalehen bezala aipatzen du. Honela dio:

« 6367. urtean (859): Itsasoz haraindiko baregoek txudo, eslaviar, meriar, vesiar, krivitxeen... zerga jaso zuten. 6370ean (862): Baregoak itsasoaren beste aldera itzultzea eragin zuten, hauei zerga ordaintzeari uko egin zioten eta euren burua gobernatzea adostu zuten. Baina ez zen legerik egon euren artean, eta tribu bakoitza beste tribuen aurka altxatu zen. Honela, ezinikusia nagusitu zen euren artean, eta euren artean borrokan hasi ziren. Honako hau esan zioten elkarri: "Gugan aginduko duen eta ohituraren arabera epaituko duen printze bat aukera dezagun". Honela, itsasoz haraindi joan ziren, baregoen bila, rusen bila. Barego hauek rus deituak ziren, beste batzuk suediar, normandiar, anglo eta godoak deitzen ziren bezala. Txudoek, eslaviarrek, krivitxeek eta vesek, orduan, honako hau esan zieten rusei: "Gure herrialdea handia eta aberatsa da, baina ez dago ordenarik bertan. Etor daitezela printzeak gugan agintzera". Hiru anaia euren seme-alabekin batera, borondatezko bezala agertu ziren. Eurekin batera rus guztiak hartu zituzten eta etorri egin ziren.  »
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kieveko Rusa Aldatu lotura Wikidatan