Ihara Saikaku
Wikipedia(e)tik
Ihara Saikaku (井原 西鶴; jaiotza-izena: Hirayama Togo) japoniar idazlea izan zen (Osaka, 1641 - 1693). Haikuak egiten hasi zen eta trebetasun handia lortu zuen genero horretan. 1682an eleberri bat idatzi zuen: Gizon limuri baten bizitza. Eleberri horren arrakastak markatu zuen Ukiyo-Zoshi (ohiturazko eleberri errealista) delako generoaren hasiera. Ihara Saikukuren beste obra batzuk dira: Emakume limuri baten bizitza (1686); Bost emakume limuri (1686); Pederasten ispilu handia (1687); Japongo biltegi handia (1688), aberats berriei buruzko 30 kontakizun. Osakako merkatarien giroan hezia izan zen, eta behatzaile bikaina ageri da haren lanetan. Bere pertsonaiak gizarte burgesetik ateratzen ditu.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.