Ikust-Alaia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ikust-Alaia etxea, edo Zabaleta-enea, egun, Udal Artxiboaren (Pikoketa 1n) eta Liburutegiaren (Kale Nagusia 24an) egoitza da. 1985 ean erosi zuen Irungo Udalak bai artxiboa bai liburutegia han kokatzeko. 2007tik helduen mailegu zerbitzua eratu zen. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen parte hartzaile da.

Ikust-Alaia Udal Liburutegiaren sarrerera

Liburutegiaren fondoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toki bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irun eta Txingudi eskualdearen gainean informazioa biltzen duten eta bertako egileen dokumentuez (liburuak, aldizkariak, ordenagailu-fitxategiak, soinu-grabazioak, ikus-entzuneko grabazioak) osatuta dago. Bertan kontsultatzekoak dira.

Fondo gordeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fondo hauek guztiak bertan kontsultatzekoak dira denak.

  • Fondo zaharra

Bere ibilbidea dela eta, Irungo Udal Liburutegiak ez du propio fondo zaharrik. Biltzen dituen dokumentuak hauek dira: XIX. mendeko azken hamarkadetakoak, XX. mendeko lehengo urteetakoak eta 1940 eta 1950 eko hamarkadetan udal fondoek biltzen zituzten dokumentuak.
Aurreko Udal Liburutegia 1952ko uztailaren 4eko Dekretuaren eskutik eratu zen, Gipuzkoako Aldundiaren aginduz. 1958an Aldundiak Liburutegi Koordinazio Zentroa eratu zuen, eta honek bost liburutegi sortzeko agindua eman zuen: horietako bat, Irungoa, Biblioteca Popular Circulante izenarekin. Haren fondoa bertako Escuela de Trabajoren liburutegiarekin eratu zen. Atal honetako dokumentuak erlijioa, morala etab. dute gai.

  • Alonso Rodríguez fondoa
Josefina Rodríguez eta Elfidio Alonso

8.000 baino gehiago bolumen dira, Elfidio Alonso eta Josefina Rodríguezen senar-emazteek, 1992 an Udal Liburutegiari dohaintzan emanak.

  • Mourlan Michelena fondoa

1960 eko hamarkadan Irungo Udalak Pedro Mourlane Michelena (1988?-1955) poligrafo eta kazetariaren liburutegiaren fondoaren zati bat erosi zuen.

Fondo Orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea ko txartelarekin mailegagarri diren dokumentuak etxera eraman ditezke.

  • Helduei mailegatzeko fondoa
Helduei mailegatzeko fondoa

Ikust-Alaietik kanpo dago, José Ramón Aguirreche plazaren atzekaldean, Aldapeta kalearen kantoiean. Liburu, ikus-entzuneko eta ordenagailu-fitxategiez osatuta dago.

  • Haur-eta gazte bilduma
Haur gela Ikust-Alaia

Haur- eta gazte bilduma Ikust-Alaieko lehen solairuan dago eta haur- eta gazteentzako liburu, aldizkari, ikus-entzuneko eta ordenagailu-fitxategiez osatuta dago.

  • Erreferentziazko bilduma

Mailegagarri ez diren dokumentuak osatzen dute: entziklopediak, hiztegiak, atlasak...

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mailegua

Mailegua pertsonala, kolektiboa eta liburutegi arteko izan daiteke.

  • Kontsulta eta erreferentzia

Mailegatu ezin ditezkeen dokumentuak bertan kontsultatu ditezke.

  • Hemeroteka

Bertan irakurri ditezkeen aldizkariak hauek dira: ABC , Berria, Cinco Días, Deia, El Diario Vasco, Expansión, Herald Tribune, Gara, Marca, El Mundo, Noticias de Gipuzkoa, El País, La Razón, Sud-Ouest eta La Vanguardia.

  • Erreprografia

Bertako liburuek eta aldizkariak fotokopiatzeko autozerbitzua, beti indarrean dagoen egile-eskubideen legearen arabera.

  • Mikroteka

Bazkideek Internetera konktazeko aukera dute.

  • Wi-fi

Areto osoan konektatzeko aukera dago.

Kultur Aktibitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauen artean daude:

  • ipuin-kontalariak,
  • literatura mintegiak,
  • irakurketa-klubak,
  • idazmenaren tailerra,
  • poesia solasaldiak,
  • Libro Forum tailerra.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [1], Irungo Udal Liburutegia.
  • [2], Euskadiko Irakurketa Publikoko sarearen katalogoa.
  • [3], Euskadiko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzua.