La Vanguardia
| La Vanguardia | |
| Egunkaria | La Vanguardia |
| Sortze urtea | 1881en Otsailaren 1an |
| Mota | informazio orokorra |
| Saltzen den lurraldea | Katalunia |
| Editatzen den hiria | Bartzelona |
| Hizkuntza | Gaztelania eta Katalana |
| Maiztasuna | egunero |
| Argitaratzea | Goizez |
| Argitaletxea | Grupo Godó |
| Sortzailea | Carlos Godó eta Bartolomé Godó |
| Zuzendaria | José Antich |
La Vanguardia Espainia osoan saltzen den egunkari kataluniar bat da, 1881an Godó anaiek sortua. Kataluniako bigarren egunkari salduena da gaur egun.
La Vanguardia historia guztian zehar gaztelaniaz argitaratu da, baina 2011ko maiatzaren 3tik aurrera, bi bertsio paralelo argitaratuko dira, bat gaztelaniaz eta bestea katalanez.
Politikoki komunikabide eskuindar eta katalanisten inguruan kokatu ohi da.
Eduki-taula |
Kronologia [aldatu]
- 1881eko otsailaren 1ean Igualadako bi enpresarik lehendabiziko alea argitaratu zuten, Carlos eta Bartolomé Godó anaiek hain zuzen ere, "Diario político de avisos y noticias" izenarekin.
- 1888ko urtarrilaren 1ean, Erakusketa Unibertsalaren lehenengo egunean, formatu berria aurkeztu zuten, goiz eta arratsaldeko edizio banarekin eta "inongo alderdi politikoetatik kanpo". Modesto Sánchez Ortiz izan zen urte haietako zuzendaria.
- 1903ko urriaren 25ean egoitza mugitu zuten Les Heures kaletik, Plaça Reialetik gertu, Pelai kaleko 28. zenbakira, eraikin modernista batera. Miquel dels Sants Oliver garai hartako zuzendaria izan zen.
- 1931an Ramón Godó hil zen, Carlosen anaia izan zena.
- 1936an, Gerra Zibila piztean, Generalitatek bereganatu zuen egunkaria, baina Francok guda irabazi ostean Luis de Galinsoga zuzendari ezarri zuten, katalanismoaren etsai nabarmena izan zena. Izan ere, izena aldatu zioten kazetari, "La Vanguardia Española" ipiniz. Galinsoga 1960 arte karguan egon zen, eta neurri handi batean herritarrek haren aurka egindako mobilizazioek eragin zuten kargugabetzea.
- 1966an Horacio Sáenz Guerrerok zuzendari izendatu zuten, eta sasoi berria hasi zuen egunkariak, irekiagoa eta ausartagoa.
- 1978an jatorrizko izena berreskuratu zuen kazetak, Frankismoa amaitu ostean.
- 1981ean lehenengo urteurrena ospatu eta aldaketa teknologiko handiak egin zituzten.
- 2000an José Antich oraingo zuzendariak kargua hartu zuen.
- 2011ko maiatzaren 3an katalanezko bertsioa argitaratu zuten lehenengo aldiz.
Kolaboratzaileak [aldatu]
Egunkarian idatzi zuten Santiago Rusiñol, Leopoldo Alas Clarín, Miguel de Unamuno, Antonio Machado, Ramón J. Sender, Antoni Tàpies, Ramón Trías Fargas, Joan Fuster edo Baltasar Porcel moduko itzal handiko egileek.
Gaur egun, Martina Klein, Quim Monzó, Pilar Rahola eta Fernando Trias de Bes kolaboratzaileen artean ditugu besteak beste.
Argazki galeria [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz)(Katalanez)La Vanguardia internen
| Euskal Herrian zabalkunde handiena duten egunkariak | ||
|---|---|---|
|
Euskal Herriko egunkariak: Berria • Deia • Diario de Navarra • Diario de Noticias • El Correo • El Diario Vasco • Gara • Hitza • Le Journal du Pays Basque • Noticias de Alava • Noticias de Gipuzkoa Espainiako egunkariak: ABC • El Mundo • El País • La Razón • La Vanguardia • El Periódico • Público Frantziako egunkariak: Aujourd'hui en France • France Soir • La Croix • La République des Pyrénées • La Tribune • Les Échos • Le Figaro • Le Monde • L'Humanité • Libération • Sud Ouest Kirol egunkariak: As • Mundo Deportivo • L'Equipe • Marca • Sport Doako egunkariak: 20 minutos • 20 minutes • ADN • Direct Soir • El Nervion • Metro • Qué! Azpimarratuta: euskara hutsezkoak. |
||